Podcastgintza
‘Lokatza’ podcast feministari Ondas sari bat eman diote
Sari banaketa maiatzaren 24an egingo dute, Malagan (Espainia). Prisa Audio eta SER irratia dira antolatzaileak, eta aurten lehen aldiz emango dituzte podcast onenen sariak.

Podcasten Ondas sariak emango dituzte aurten aurreneko aldiz, eta «estatuko hizkuntza koofizialen» podcast onenaren saria Lokatza-rentzat izango da. Euskarazko podcast feminista bat da Lokatza: EITB Podkast atariak estreinatu zuen iaz, apirilaren 29an. Jakin-ek ekoitzitako podcast horren arduradun eta esatariak Idurre Eskisabel, Amagoia Gurrutxaga, Ainara Lasa eta Lorea Agirre dira. Soinu edizioa Joxe Alkainena da. EITBren atarian zein Jakin-ekoan daude entzungai zortzi atalak. «Pentsamendu feministan narrasean» aritu ziren atal horietan, bakoitzean gai bati helduta.
Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 24an egingo dute, Malagan (Espainia). Epaimahaiko adituek adierazi dute Lokatza EITBren apustu «sendoa» dela emakumeen presentzia «narrazio libreekin» indartzeko.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.