Indarkeria matxista

Sexu eraso bat salatu dute Tolosan

Ertzaintza ikertzen hasi da. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzera deitu dute, biharko.

Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea, 2018an, Tolosan. JON URBE / FOKU
2022ko otsailaren 28a
11:30
Entzun

Tolosako Asanblada Feministak salatu duenez, 18 urteko emakume baten kontrako sexu erasoa izan da bart Tolosan (Gipuzkoa). Ertzaintzak ere baieztatu dio erasoa BERRIAri. Argitu duenez, salaketa bat jaso dute, eta ikerketa zabalik dago. Ez dute inor atxilotu.

Indarkeria matxistaren kontrako protokoloa abian jarri dute, eta erasoa gaitzesteko elkarretaratzera deitu dute. Bihar egingo dute, 19:00etan, udaletxearen aurrean, Tolosako Asanblada Feministak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta. Tolosako Udalak bat egin du deialdiarekin, eta herritarrei joateko dei egin die. Horrez gain, adierazi du «baliabide guztiak» erasoa jasan duen emakumearen esku jarri dituela.

Biharko elkarretaratzean izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak ere, Eider Mendoza bozeramaileak jakinarazi duenez. «Sexu eraso honen aurrean, beste behin ere, aski dela esan nahi dugu. Gipuzkoan ez du kabidarik biolentzia matxistak, adierazi du, ohar baten bidez. Halaber, festaren testuinguruan «berdintasunaren aldarria» mantendu beharraz mintzatu da: «Gizarte bizitzako ohitura eta jaiak berreskuratzen ari garen honetan, argi eta garbi diogu: aisialdiaz, festez eta harreman sozialez erabateko askatasunez gozatzeko eskubidea eta aukera izan behar dute emakumeek. Eraso sexistarik gabeko kale, auzo eta herriak nahi ditugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.