Albistea entzun

Autogintza

CIE Automotivek 267 milioiren irabaziak izan ditu 2021. urtean

Aurreko urtean baino %44 handiagoak izan dira konpainiaren mozkinak

Anton Pradera, CIE Automotiveko presidentea
Anton Pradera, CIE Automotiveko presidentea MONIKA DEL VALLE/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2022ko otsailak 28

CIE Automotive pandemia aurreko kopuruetara itzuli da 2021. urtean. Autogintza osagaien alorrean diharduen konpainia horrek jakinarazi du 267,5 milioi euroren irabaziak izan dituela iaz, 2020. urtean baino %44 gehiago. Talde osoaren salmenta kopuruak ere aise gainditu du 3.000 milioiren langa, eta pandemiaren lehen urtekoa %13 hobetu du: fakturazioa 3.269 milioi euro izan da guztira. EBITDA emaitza, berriz, ustiaketa emaitza gordina, %33 handitu du, 574,7 milioi euroraino.

Euskal konpainiak ez ditu 2019ko datuak gainditu, baina gertu ibili da. Taldeak nabarmendu duenez, emaitzak onak izan dira autogintzaren sektorean dauden zailtasunak aintzat hartuz gero. Izan ere, zenbait osagairen hornikuntza falta dela eta, ekoizpen arazoak izaten ari dira enpresa asko oraindik ere. CIEk azaldu du 2019an baino 12 milioi auto gutxiago egin direla 2021ean, eta horrek eragina izan duela fakturazioan eta irabazietan: 2019an baino 192 eta 18 milioi txikiagoak izan dira, hurrenez hurren.

CIEk espero du 2022an aurreikuspenei eustea, eta iaz lortutako emaitzei eustea. Aitortu du, hala ere, ezegonkortasun handia dagoela nola sektorean hala nazioarteko merkatuetan, eta, horregatik, egonkortasunerako trantsizio urtea izango dela uste du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Pentsiodunen protesta bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. ©Villar Lopez / EFe

Pentsioak %8,5 handituko dira urtarrilean, Hego Euskal Herrian

Iker Aranburu

Iaz ez bezala, aurten batez besteko pentsioa urte amaierakoa baino handiagoa izango da.  Batez besteko pentsioa 115 euro handituko da urtarrilaren 1ean.

Bizkaiko metalgintzako lehen greba eguna, atzo, Trapagaranen. ©Marisol Ramirez / FOKU

Langileen gehiengoak babestu du metalgintzako bigarren greba eguna

Iñaut Matauko Rada

ELAk adierazi du grebaren atzoko eta gaurko erantzuna oso antzekoak izaten direla Bizkaiko metalgintzan.

Berrehun grebalariz osaturiko pikete bat elkartu zen atzo goizean Tubos Reunidosek Trapagaranen duen lantegiaren aurrean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Itsasoa bare dago, oraingoz

Imanol Magro Eizmendi

Lasaitasuna izan da nagusi Bizkaiko metalgintzak aste osorako deituriko grebaren lehen egunean. CCOOren, LABen eta UGTren arabera, %85eko erantzuna izan du, eta jendetza handia bildu da Portugaleteko manifestazioan. Ez dago FVEMekin biltzeko beste hitzordurik.

<b>Trapagarango Amazoneko langileak greban, atzo, biltegiaren sarreran.</b> ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...