Koronabirusa

Hilaren 5etik aurrera, kontaktu estuek ez dute berrogeialdirik egin beharko Hegoaldean

Orain arte, txertatu gabeek bete beharreko neurria zen; COVID positibo baten ondoan egon ondorengo egunetan, hala ere, adi ibiltzeko aholkatu die Osasun Ministerioak.

arantxa iraola
2022ko martxoaren 1a
18:43
Entzun

Hegoaldean, hilaren 5etik aurrera, ez da beharrezkoa izango COVID-19arekin kutsatutako pertsona baten kontaktu estua izan ostean berrogeialdia egitea. Txertatu gabe daudenek bete beharrekoa zuten orain neurri hori, baina Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki du jada ez dela beharrezkoa. Erabaki horrek bereziki eskoletan eragingo duela uste da, eta izurriak ikastetxeetan eragindako arazoak nabarmen urrituko direla.

COVID-19a ez kutsatzeko hartutako ohiko neurria izan da, igaro hilabeteotan, kontaktu estuek berrogeialdia egin beharra. Izan ere, jakina da sintomak izan aurretik ere zabal dezaketela kutsatuek birusa.

Espainiako Osasun Ministerioko iturriek adierazi dute infektaturen baten ondoan egon eta ondorengo hamar egunetan adi ibiltzea komeni dela beti, berrogeialdiak egin beharra bertan behera geratzekoa bada ere; gizarte harremanak urritzea, maskara jantzita eramatea, eta ahal dela pertsonarik zaurgarrienen ondoan ez ibiltzea komeni dela adierazi dute.

Ipar Euskal Herrian oraindik badira bete beharreko berrogeialdiak: txertatu gabeek nahitaez egin behar dute, zazpi egunez. Txertaketa pauta osoa dutenek, berriz, ez dute berrogeialdirik egin beharrik; hala ere, gomendatzen zaie proba bat egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.