Pablo Gonzalez «berehala» askatzeko eskatu du BERRIAko langile batzordeak

Aste honetan atxilotu dute Público eta Gara egunkarietako kolaboratzailea, eta, «espioitza delitua» egotzita, behin-behinean espetxeratu dute Rzesown, Polonian.

Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian. BERRIA
2022ko martxoaren 4a
13:48
Entzun

BERRIAko langile batzordeak ohar kaleratu du Pablo Gonzalez kazetariaren egoeraren inguruan. Aste honetan atxilotu dute Público eta Naiz egunkarietako kolaboratzailea, eta, «espioitza delitua» egotzita, behin-behinean espetxeratu dute Rzesown, Polonian. BERRIAko langile batzordeak, hori ikusirik, Gonzalez «berehala» askatzeko eskatu du, eta «elkartasun eta babes osoa» agertu nahi die haren gertuko guztiei. Horrela dio oharrak:

«Pablo Gonzalez kazetaria behin-behinean espetxeratu dute Rzesown (Polonia), 'espioitza delitua' egotzita. Hori ikusirik, BERRIAko langile batzordeak zera adierazi nahi du:

1. Gonzalez berehala askatzeko eskatzen du, eta elkartasun eta babes osoa agertu nahi die haren gertuko guztiei.

2. Kazetarien lana, kasu honetan Pablo Gonzalezena, ezinbestekoa izaten ari da Ukrainako gerraren berri zuzena izateko. Hura atxilotzeak eta espetxeratzeak Gonzalezen giza eskubideak urratzen ditu, baina, horrez gain, eraso egiten die prentsa askatasunari eta herritarrek informazioa jasotzeko duten eskubideari.

3. Kezkagarria iruditzen zaigu Gonzalezen aurka akusazio larriak egitea —espioitza delitua egoztea—, eta kezkagarriak, era barean, haren atxiloketaren inguruan zabaldu diren informazioak. Kazetari baten sorterria, lan egiten duen hedabidea, bere hizkuntz gaitasunak edo heziketa akademikoa ezin da inolaz ere argudio izan inor galdekatu, atxilotu eta espetxeratzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.