Aurkeztu dute 'Elkar+ekin dantzan!' bideoklipa

Elkar+ekin Gara egitasmoa ezagutarazteko eta elkarteen garrantzia aitortzeko xedez, Euskal Herriko milaka pertsona dantzan jarri nahi ditu Eibe elkarteak, martxoaren 20an.

Oihane Puertas Ramirez.
2022ko martxoaren 15a
12:37
Entzun

Martxoaren 20an Euskal Herriko milaka pertsona dantzan jartzeko asmoa du Elkar+ekin Dantzan plataformak, elkartegintza sustatzeko eta Elkar+elkin Gara proiektua ezagutarazteko. Horrela, Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abestiaren erritmoan dantzatuko dira Euskal Herriko 50-70 herri eta eskualdetan. Ostiralean aurkeztu zuen Eibe elkarteak abestiaren bideoklipa, Korrika eta AEKrekin batera.

Aurkezpenean adierazi zutenez, kanta ez zen «zoriz» aukeratu, abestiaren mezuak «bete-betean» jotzen baitu proiektuaren filosofiarekin: «Gizakien eta herrien arteko elkartasunaren ideiaren aldeko martxa da». Hori horrela, Olatz Salvadorrek eta Bihotx taldeak dantzarako aproposa den bertsio bat egin dute, eta Aritz Salamanca dantzari eta koreografoak koordinatu du ekintzaren ildo artistikoa.

Koreografia erakusteko tutorial batzuk ere zabaldu dituzte, eta martxoaren 20an dantzatzeko hiru dantza mota prestatu. Hala ere, antolatzaileen arabera, koreografiei ez zaie zehatz-mehatz jarraitu behar; bakoitzak dantza «nahi adina» eralda dezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.