Altuna III.a-Martija 6-22 Laso-Imaz

Altuna-Martija eta Laso-Imaz, Binakako Txapelketako finalistak

Gaur gutxienez hamasei tanto egin behar zituzten Lasok eta Imazek, eta aise bete dute helburua. Finalean berriz ikusiko dute elkar.

Bi bikoteak elkar agurtzen, gaur, Eibarren (Gipuzkoa). JON URBE / FOKU
2022ko martxoaren 20a
19:59
Entzun

Argitu dira zalantzak: Binakako Txapelketa nagusiko finala Altuna III.a-Martija eta Laso-Imaz bikoteek jokatuko dute. Emozioz beterikoa izan da aurtengo txapelketa, eta azken jardunaldira arte itxaron behar izan dute pilotazaleek finala zein bi bikotek jokatuko zuten argitzeko.

Irribarria-Rezustaren atzoko porrotak, ordea, asko erraztu zien bidea Laso-Imazi. Pronostikoak hautsiz, Elezkano II.ak eta Zabaletak irabazi egin zieten faboritoei, sei tantoren aldearekin irabazi ere (22-16).

Lasok eta Imazek garaipena ere ez zuten behar gaur; nahikoa zuten hamasei tanto egitea. Atzoko emaitzak, ordea, bazuen beste ondorio bat: matematikoki finalerako sailkatu zituen Altuna eta Martija. Gaur, beraz, ez zuten presiorik gorriek, eta Eibarko Astelena pilotalekuan azkar nabaritu da bi bikoteetako zeinek zuen zerbait jokoan. 2-0, 10-2, 18-5, eta, amaieran, 22-6. Bestelakoa izango da finala.

Tanto baten gorabeheran

Atzo, ziurrenik, bietako inori komeni ez zitzaion emaitza gertatu zen. Besteak beste, tanto baten gorabeherak aski ondorio ezberdinak utz zitzakeelako. Esaterako, Elezkanok eta Zabaletak hamaseian irabazi beharrean hamabost tantoan irabazi balute, zuzenean eskuratuko zuketen finalerako sailkapena. Ordea, hamazazpian irabazi balute, inongo aukerarik gabe geratuko ziren. Azkenean hamaseian irabazteak ere ez die balio izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.