Mendebaldeko Sahara

Madrilek Saharaz hartutako erabakia salatzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte

Espainiako Gobernua: kolonialista, saltzailea! lelopean, protestak egingo dituzte bihar eta etzi Hegoaldeko hiriburuetan.

Mendebaldeko Sahararenldeko elkarretaratze bat, iaz, Iruñean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2022ko martxoaren 21a
15:03
Entzun

Mendebaldeko Sahararen independentziaren aldeko eragileek elkarretaratzeetara deitu dute biharko eta etziko Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Espainiako Gobernuak joan den ostiralean bat egin zuen 2007an Marokok Sahara Mendebalderako proposatu zuen planarekin, eta hainbat eragilek eta indar politikok gaitzetsi dute erabakia.

Bilbon, Donostian eta Gasteizen bihar egingo dituzte protestak, 19:00etan, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzen egoitzen parean. Espainiako Gobernua: kolonialista, saltzailea! izango da mobilizazioen leloa. Iruñean, berriz, asteazkenerako deitu dute elkarretaratzea, 19:30etan, gobernuaren ordezkaritzaren aurrean.

BERRIAk atzo elkarrizketatu zuen Mohamed Limam Fronte Polisarioak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkaria. Hark gogor kritikatu zuen Madrilen jokabidea, eta elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin zien Euskal Herriko herritarrei, baita indar politiko eta sindikalei ere.

Irudiaren deskribapena

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.