Albistea entzun

Arrazakeria

Ehunek salatu du arrazista dela Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga

Mugimenduak esperimentu bat egin du, Poliziak mugan duen jokabidea salatzeko: Hendaia eta Irun arteko Santiagoko zubia arazorik gabe igaro du mutil gazte batek, baina, aurpegia beltzez margotu diotenean, geldiarazi egin dute.

Paulo Ostolaza -

2022ko martxoak 23

«Muga arrazista bat dugu Euskal Herriaren erdian». Ehun mugimenduko kideek salatu dute Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugan egon ohi diren polizien jokabidea, eta, hori erakusteko, esperimentu bat egin dute Hendaia eta Irun arteko Santiagoko zubian. Mutil gazte zuri bat bidali dute zubia oinez igarotzera, eta, ondoren, gauza bera egin dute, baina mutilari aurpegia beltzez margotuta. Emaitza, espero zutena: lehen aldian, Polizia han zegoen arren, gazteak arazorik gabe egin du bidea, baina, bigarren aldian, gelditu eta identifikatu egin dute.

Ehunen ustez, «Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren artean inposatutako muga arrazista da, eta, terrorismoari aitzin egiteko aitzakian, terroretik ihesi doazen pertsonak geldiarazten dituzte». Ekintzaren nondik norakoak ere azaldu dituzte, eta azaldu euren asmoa zela Poliziari ziria sartzea eta «mugaren izaera arrazista» salatzea.

Mugimenduak normalean egin ohi duen moduan, Euskal Errepublikaren aldeko aldarrian egin du azpimarra: «Frantziako eta Espainiako estatuek izaera arrazista dute, eta haien barnean gauden bitartean horrelako egoerak pairatzen segitu beharko dugu».

Ehunek joan den astean aurkeztu zuen burujabetza «praktikara eramateko» Gu prest gaude kanpaina. «Estatuek ebatsi» dizkieten burujabetzak berreskuratzeko, kanpaina horrekin bat egiteko eskatu diete herritarrei. Maiatzaren 14an jakinaraziko dute nortzuek egin duten bat egitasmoarekin, eta azalduko dute lehenengo burujabetza ekintza noiz eta non izango den.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Frantziako Polizia Angelun (Lapurdi), artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola / Foku

Donibane Lohizunen 24 urteko gazte bat hil da auto istripuan

Berria

23 eta 25 urteko beste bi lagun egoera larrian ospitaleratu behar izan dituzte. 

Hendaiako atxikitze zentroa. / ©Bob Edme

Atxikitzeetako gehiegikeriak salatu dituzte

Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza

CIMADE elkarteak Hendaiako atxikitze zentroko gehiegikeriak deitoratu ditu. Muturreko egoera gehiago direla dio.

Vicente Atxa, / ©Aritz Loiola, Foku

«Ekarpen berezi bat egin dugu euskal unibertsitate sisteman»

Jone Markuleta Etxegoien, Gipuzkoako Hitza

25 urte bete ditu aurten Mondragon Unibertsitateak. Sistema dualean «aitzindariak» izatea, enpresekin harremana izatea eta arlo berriak sortu izana nabarmendu ditu Atxa errektoreak.

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Berria

Berria, Correo, Deia, Diario Vasco, Diario Noticias de Alava, Diario Noticias de Gipuzkoa, Diario Noticias de Navarra eta Gara egunkarietako zuzendarien agiri bateratua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...