Mexiko
Mexikon hemeretzi pertsona hil dira gutxienez oilar joko batean sortutako istiluetan
Tiroketa bat izan da. Hildakoez gain, beste hainbat lagun zauritu dira.

Legez kanpoko oilar borroka bat tiroketa bihurtu da Mexikon, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil dira istiluen ondorioz. Atzo gauean jazo zen, Michoacan, Zinapecuaro herrian. Fiskaltzak jakinarazi duenez, armekin zihoazen zenbait lagun sartu ziren oilar borroka egiten ari ziren tokira, eta tiro egin zieten han zeudenei.
El Universal Mexikoko egunkariaren arabera, tiroketaren ondorioz hil dira guztiak; hamasei gizon eta hiru emakume dira hildakoak. Beste hainbat zauritu ere izan dira, osasun arta behar izan dutenak. Zer gertatu den ikertzen hasi dira.
Tiroketa entzuten den irudiak zabaldu dira sare sozialetan:
Así se escuchó la balacera cuando masacraban a 19 personas en Zinapécuaro Michoacán. pic.twitter.com/88YQZ47MTL
— El hombre teatro. (@hidrocaluroso) March 28, 2022
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.