Albistea entzun

Hezkuntza

Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute ekainaren 5ean, Bastidan

Pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, «hirugarrenean, saiakeran asmatu» dutela nabarmendu dute. 'Hazitik gora' da aurtengo leloa.

Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurkezpena egin dute gaur goizean, Gasteizko Arte Ederren museoan.
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurkezpena egin dute gaur goizean, Gasteizko Arte Ederren museoan. Raul Bogajo/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Unai Etxenausia -

2022ko martxoak 30

Euskal Eskola Publikoaren jaiaren 29. aldia aurkeztu dute. Ekainaren 5ean ospatuko dute, Bastidan (Araba), Hazitik gora lelopean. Lurdes Imaz EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko koordinatzaileak esan du kostata baina «hirugarren saiakeran asmatu» eta antolatu ahal izan dutela jaialdia. Izan ere, 2019ko azaroan jaialdia aurkezteko prentsaurrekoa egin zuten Bastidako eskolan, eta jaialdia antolatzeko bi saiakera egin dituzte azken bi urteetan. «Arabako Errioxak merezi zuen Euskal Eskola Publikoaren festa handi bat», azaldu du Imazek. Jaialdiaren berri emateko prentsaurrekoa eskaini dute goizean, Gasteizko Arte Ederren Museoan.

Ohikoa den bezala, «festa eta aldarrikapena» batu nahi dituzte jaialdian. Era berean, ikastetxe publikoaren eguneroko lanari balioa emateaz gain, «beharrezkoak diren baliabideak» exijituko dizkiote instituzioei, ikasle guztiei «kalitatezko hezkuntza» eman ahal izateko.

Arabako Errioxako ikastetxe publikoei balioa eman nahi diete, «bizitzen ari diren transformazio prozesuak aitortuz eta gizarteratuz», azaldu du Imazek: «Gasteiztik urruti egon arren, eta Errioxarekin (Espainia) mugan, gainontzeko ikastetxe publikoak bezala, ezinbesteko elementuak dira herritar guztiei kalitatezko irakaskuntza euskalduna eskaintzeko». Are, ziurtatu du eskolen tamaina txikia «abantaila bat» dela bakoitzaren beharretara hobeto egokitzeko, eta sarean lan egiteko eta «elkarrengandik ikasteko».

Oraindik ez dute egitaraua itxi, eta Imazek esan du beste prentsaurreko bat egingo dutela horren berri emateko. Baina bai aurreratu du aurtengo jaiaren ekintzak ez direla bakarrik ekainaren 5era mugatuko; ekainaren 4rako ere egitarau berezi bat prestatzen ari dira, Arabako Errioxara joan nahi dutenentzat. Ekintza guztiak herriko hainbat gunetan antolatuko dituzte: eskolan, herriko plazan, frontoian…

Arabako Errioxako ikastetxe publikoak

Sei ikastetxe publiko daude Arabako Errioxan, eta guztira 1.170 ikasle eskolaratu dituzte ikasturte honetan. Ikastetxe guztietako guraso eta irakasleen ordezkariak parte hartzen ari dira jaiaren antolaketan. «Gure helburuetako bat da eskualdeko ikastetxe publikoen arteko harremana sendotzea, orain eta aurrerantzean elkarrekin lan egin ahal izateko», gaineratu du Imazek.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Turista bat, Donostiako udaletxearen aurrean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Paradoxa bat kasino zaharrean

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Donostiako Udalaren turismo politika 2027ra arte zehaztuko duen planak paradoxa bat du oinarrian: lehentasun bera dute —oso handia— turismoa mugatzeak eta turismoa sustatzeak. Jon Insaustik, Turismo zinegotzi berriak, aitortu du udalak «gaitasun mugatua» duela turismoa gobernatzeko.
Turista talde bat, atzo, Donostiako Alderdi Eder lorategian, bisita gidatu batean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Turismoak goia jo du, donostiar gehienen iritziz

M. Elkoroberezibar Beloki

Herritarren %65ek uste dute «turismo saturazio handia» dagoela hirian, udalak Ikertalderi eskatutako azterketa baten arabera
Euskaltzaleen Topagunaren batzarra, atzo, Ermuan; Amonarriz Iziarri lekukoa pasatzen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Euskararen erabileran «jauzia» egitea du xede Euskaltzaleen Topaguneak

Arantxa Iraola

Agiri bi aurkeztu ditu batzar orokorrean, datozen urteetako lana zedarritzeko. Iziar lehendakari da jada

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.