Bosniako gerra

«Ezin dut sinetsi ere egin 30 urte zer diren. Egunero gogoratzen naiz, gauero»

Bosniako gerraren 30. urteurrena landuko du BERRIAk igandean. Ikus-entzunezko bat ere ondu du gaiari buruz, gerra hartatik ihes egin eta Markinan bizi diren bi pertsonekin: Redzija Subasic eta bere alaba Adisa Subasic. 'Atzo balitz bezala' du izenburu, eta ikusgai dago jada.

2022ko apirilaren 1a
10:41
Entzun

Apirilaren 6an beteko dira 30 urte Bosnia bonbardatu zutenetik. BERRIAk igande honetan jorratuko du gaia luze eta zabal, eta gerra hartatik ihes egin zuten hainbat pertsonarekin hitz egindakoak bilduko ditu.

BERRIAko ikus-entzunezkoen lantaldeak ere erreportaje berezi bat atera du gaiari lotuta: Atzo balitz bezala. Olatz Artola Apeztegiaren eta Lara Madinabeitia Nanclaresen artean egin dute. Bertan, gerra hartatik ihes egin zuten Redzija Subasic eta bere alaba Adisa Subasic agertzen dira, eta gerra garaian bizitakoaz eta Euskal Herrian emandako urteez hitz egin dute.

«Ezin dut sinetsi ere egin 30 urte zer diren. Atzo izan zela ematen du. Egunero gogoratzen naiz, gauero, esnatzen naizenean; gogoan dut iritsi ginen eguna, alde egin genuen eguna, zenbat sufritu genuen...», kontatu du Redzija Subasicek.

Adisa Subasicek, berriz, beste gorputzaldi batekin begiratzen dio gatazkari: haurra zen alde egin zutenean. «Orain Bosniara joateko esango bazenit, ezingo nintzateke joan... Etxe bat daukagu, baina galdu egingo nintzateke han. Niretzat nire herria hau da –Markina-Xemein (Bizkaia)–», adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.