Albistea entzun

Ofizialtasuna

Selekzioaren ofizialtasunaren alde nahikoa ez egitea egotzi dio EH Bilduk Jaurlaritzari

Lehendakariak esan du Federazioak Kirola Arbitratzeko Epaitegira jotzen badu Jaurlaritzak «laguntza osoa» eskainiko diola.

Euskal selekzioaren aldeko egunaren ospakizunak Bilbon, iaz
Euskal selekzioaren aldeko egunaren ospakizunak Bilbon, iaz Aritz Loiola/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2022ko apirilak 1 15:07

Martxoaren 25ean, UEFAk eta FIFAk atzera bota zuten beste behin ere euskal selekzioaren ofizialtasunaren inguruan Euskadiko Futbol Federazioak egindako azken eskaera, eta, gai hori hizpide hartuta, Iñigo Urkullu lehendakariari galdera egin dio Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Historian atzera eginez hasi du hitzaldia Agirrek, gogora ekarrita Jose Antonio Agirre Jaurlaritzako lehen lehendakariak Euskadi futbol taldea bultzatu zuela, eta hark bira nahiko arrakastatsuak egin zituela Europan eta Amerikan, «Euskadiren izena zabaltzeko eta munduak ezagutu zezan hemen bazela herri bat libre izan nahi zuena». EH Bilduko legebiltzarkidearen ustez, Agirre lehendakaria ekimen horregatik ere gogoratzen du gizarteak, eta bide beretik jotzeko eskatu dio Urkullu lehendakariari, euskal selekzioen aitortzaren alde gehiago eginez.

«Ekintzez harago, hitzak ere garrantzitsuak dira», gogoratu dio lehendakariari, eta deitoratu du orain arte Urkulluk publikoki ez duela adierazpenik egin UEFAk eta FIFAk hartutako erabakiari buruz. «Kontrara, lehendakariak eta instituzioek alfonbra gorria jarri zieten Espainiako selekzioari San Mamesen jokatu zezan, frankismoaren ostean lehen aldiz». EH Bilduko legebiltzarkidearen aburuz, «euskal selekzioak aitortza izatea Agirreren garaian bezain inportantea da gaur egun ere. Espainiak ez du nahi guk gure selekzioa izatea, ez du nahi gure herriaren izena mundu zabalean zabaltzea. Eta lehendakariak ez du ezer esan».

Lehendakariak erantzun du kirolak eta kirol selekzioak direla herri batek nazioartean bere burua ezagutzeko duen «tresna indartsuenetariko bat». Eta gogoratu du Jaurlaritzaren gobernu programan ere jasota dagoela euskal selekzioei babesa ematea eta nazioartean lehiatzen diren maila handiko kirolari eta taldeentzako babesa indartzea. Gaineratu du ez dela albiste ona UEFAk eta FIFAk atzera bota izana euskal selekzioaren ofizialtasunaren inguruan Euskadiko Futbol Federazioak egindako azken eskaera.

Kirol selekzioen ofizialtasuna bideratzeko prozedura malkartsuan Jaurlaritzak euskal federazioei laguntza osoa ematen diela esan du lehendakariak: «Laguntza teknikoa, juridikoa eta politikoa. Laguntza osoa». Eta, beraz, FIFAren eta UEFAren erabakiaren aurrean federazioak ikusiko balu aukera legokeela Kirola Arbitratzeko Epaitegira jotzeko, eta erabakiko balu aukera hori bideragarria dela, orduan Jaurlaritzak «laguntza osoa» eskainiko liokeela argitu du lehendakariak. «Erabakia kontrakoa bada, ordea, errespetatuko dugu», erantsi du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara

Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara

Ainara Arratibel Gascon

Gorritxoek luzapenean irabazi dute, eta 18 urteren ondoren balentria egin dute. Abdek sartu du gol erabakigarria. Festa betea izan da Sadarren.

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

«Zesta-puntak dena eman dit, eta nik hari; bakean gaude»

Julen Etxeberria

Erabakia du: Winter Series izango da jokatuko duen azken txapelketa garrantzitsua. 25 urteko ibilbide oparoa amaituko du. «Itzela litzateke etxean txapeldun izanda agur esatea». Bidean dago: finalerdietan dago.
Athleticeko jokalariak, Lezaman, Valentziaren aurkako partida prestatzen. ©LUIS TEJIDO / EFE

Kanporaketa mugarri bat

Haritz Gallastegi

Athleticek bide onera itzuli nahi du Valentzian, Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatuta

Sadarreko harmaila, Sevillaren kontrako partidaren hasieran. ©Nekane Marquez Espinal

Ikurrinak eta Nafarroako banderak atera dituzte Sadarren harmailetan

Julen Otaegi Leonet

Hainbat bazkide gorritxok bi banderak ateratzeko eskatu dute, duela bi asteko partidan «pairatu zuten debekuari» aurre egiteko. Orduan, deialdiaren antolatzaileek «haserre bizia» piztu zela azaldu dute.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.