Katalunia

Milaka lagun murgiltze ereduaren alde mobilizatu dira Bartzelonan

Antolatzaileen arabera, 8.000 lagun inguru bildu dira. Hezkuntzan katalanaren lekua bere horretan mantentzea eskatu dute.

2022ko apirilaren 3a
21:10
Entzun

Ez dezatela gure hizkuntza murriztu! Eskola publikoa eta katalanez. Horixe aldarrikatu zuten milaka lagunek atzo Bartzelonan. Hezkuntzan katalanak pisua galtzearen aurka mobilizatu ziren, eta murgiltze eredua babestu zuten. Antolatzaileen arabera, 8.000 lagun inguru bildu ziren.

Manifestazioa babestu zuten, besteak beste, aFFaC famlia elkarteak, Omnium Culturalek, SEPC ikasleen sindikatuak eta beste hainbat sindikatuk. CUPek ere babestu zuen deialdia.

Duela bi aste ERCk, JXCk, PSCk eta En Comu Podemek murgiltze eredua bermatzeko helburua duen lege proposamen bat aurkeztu zuten Kataluniako Parlamentuan, baina Juntsek atzera egin zuen, katalanaren aldeko erakundeak eta hezkuntza komunitatea aurka agertu zirela argudiatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.