Albistea entzun

Koronabirusa

EMAk eta ECDCk ez dute beharrezko ikusten laugarren dosia herritar guztiei jartzea

Laugarren dosia modu orokortuan jartzeko «goizegi» dela esan dute bi erakundeek, baina 80 urtetik gorakoei ematearen alde agertu dira.

COVID-19aren aurkako txertaketa Hego Euskal Herrian
COVID-19aren aurkako txertaketa Hego Euskal Herrian Jon Urbe/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko apirilak 6

ECDC Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak eta EMA Sendagaien Europako Agentziak ondorioztatu dute «goizegi» dela COVID-19aren aurkako txertoen laugarren dosia biztanle guztiei jartzeko. Bi erakundeek egindako azterketen arabera, gaur egun ez dago froga argirik esateko gaixotasun larrien aurkako babesa nabarmen murrizten ari dela 60-79 urteko herritarren artean, eta, beraz, ezin da frogatutzat eman laugarren dosiak babesa handituko duenik. «Sistema immunitario normalak dituzten 60 urtetik beherako helduentzat, gaur egun ez dago ebidentzia erabakigarririk esateko txertoaren babesa arindu denik gaixotasun larrien aurka eta laugarren dosi batek balio erantsi bat emango lukeela», gehitu dute bi erakundeek. Hala ere, datuak monitorizatzen jarraituko dute, eta, egoera epidemiologikoa aldatuz gero, berriro aztertuko dute adin talde horretan laugarren dosia jartzea.

Nolanahi ere, ECDCk eta EMAk adierazi dute laugarren dosia eman dakiekeela 80 urteko edo gehiagoko pertsonei, adin tarte horretan COVID-19 larria izateko arrisku handia delako eta laugarren dosiak babesa eman dezakeelako.



Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Barakaldon eraso matxisten aurka egindako elkarretaratze bat, aurtengo martxoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gizon bat espetxeratu dute, neska lagun ohia hiltzen saiatzea egotzita

Jon O. Urain Maddi Ane Txoperena Iribarren

Labanaz eraso dio andreari, eta emakumea larri dago, Gurutzetako ospitalean. Basauriko kartzelan sartu dute gizona. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako Barakaldon
Sejo Carrascosa, atzo, saria jasotzen. ©EHGHAM

Gehitu elkarteak «benetako» berdintasun lege bat eskatu du

Berria

Gorroto delituak Euskal Herrian %46 ugaritu direla salatu du, eta neurriak hartzeko dei egin die erakundeei

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.