Hezkuntza

Iruñeko Haur Eskoletako euskarazko aurrematrikulazioa %20koa izan da

Iruñean, 12 eskoletatik soilik bitan eskaintzen da euskara hutsez ikasteko aukera eta beste bitan euskaraz eta ingelesez.

Iruñeko Haur Eskoletako euskarazko aurrematrikulazioa %20koa izan da. IñIGO URIZ/ FOKU
2022ko apirilaren 8a
18:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Navarra Suma Iruñeko alkatetzara iritsi zenetik, 0-3 zikloko haur eskola publikoetako euskarazko eskaintza are gehiago murriztu du urtero: plaza gero eta gutxiago. Iruñean, hamabi eskoletatik soilik bitan eskaintzen da euskara hutsez ikasteko aukera eta beste bitan euskaraz eta ingelesez. Gaur eman dituzte aurtengo matrikulazio datuak. Fernando Sesma Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez, aurreikusia zutena eta herritarren eskaera «bat etorri dira»; izan ere, eskaeren ehuneko %80 erdarazko ereduetarako izan dira, eta euskarazkoak, berriz, %19,71. 

Hizkuntz ereduei buruz Fernando Sesmak azaldu du eskaera gehienak, 1.225, gaztelaniazko ereduetarako izan direla eta haien artean eskaera gehiago izan direla ingelesezko aktibitateak eskaintzen dituzten plazetarakoak. Ia 700 izan dira, gaztelania hutsezko 532 eskaeren aurrean.

189 familiak eskatu dute euskara ingelesarekin eta 112k euskara hutsez. Sesmak azaldu duenez, «eredu ingelesdunek espero baino arrakasta handiagoa» izan dute. Iragarri du ere, Iruñeko Udalak ingelesaren aldeko apustuarekin jarraituko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.