Korrika

Korrikaren ibilbidea esatarien ikuspuntutik

Ander Txakartegi izan zen Korrikako esataria Lea-Artibai eskualdean, eta Nerea Arrizabalaga Mutrikun.

Ander Txakartegi Korrikako furgonetan. AEK
Mikel Reina Barros - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
2022ko apirilaren 12a
10:47
Entzun

Korrika 18:29an sartu zen Lea-Artibaira, Ispastertik (Bizkaia). Euskal Wikilarien elkarteak hartu zuen lehen lekukoa. Bertan igo zen furgonetara ere Ander Txakartegi, eskualdeko esataria. Gutxik bezala daki berrituarrak zer den Korrika, zer esan nahi duen eta zer inguratzen duen. Furgonetako espazio txiki horretan asko bizi izandakoa da Txakartegi. Bere bederatzigarren Korrika izan da, hau da, 17 urte daramatza kolaboratzaile lanak egiten.

Aurten esatari lanetan aritu da; dinamikan sartzea gehiago kostatu izan zaio, normala denez, Korrika osoa egiten zuenarekin alderatuta. Euskaldunen gogoak nabaritu zituen ibilbide osoan. Adin guztietako pertsonek parte hartu zuten, hiru urteko etenaldia azkenean luze egin zaie askori. Jendetzak harritu zuen esataria: «Inguru oso euskalduna da Lea-Artibai; euskara ondo barneratuta dago. Jende askok parte hartu du Korrikan, herrien arteko tarteetan batez ere; normalean 10-15 korrikalari zeuden, eta aurten 50 inguru aritu dira».

Lekeition, esate baterako, beste urte batzuetan ez bezala, erritmoa mantentzea lortu zuten. «Abiadura onean joan ginen denbora osoan; ez dut uste inor kexatu denik arin joan ginelako». Jende piloa batu zen herriko kale guztietan zehar. Kilometro bat aukeratzekotan, Arantza Zuluetarena hartuko luke, abokatua berriro zigortu baitute 13/13 auzian. Bereziak izan ziren ere Xenki eta Murgi gogoan izan zutena eta Mendexa eta Amorotoko herritarrek mediku zerbitzua eskatu zutena. Hala ere, kilometro denak dira bereziak, 2.180etako bakoitza. «Jende gehiagorekin edo gutxiagorekin, baina denak dira ederrak; aurten, adibidez, zoragarriak izan dira Nafarroako elurretako irudiak».

Jarraitu irakurtzen Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.