Auzitegiak

Auzitegi Nazionalak berriz ikertuko du ETAren 2003ko atentatu bat

Hamar euskal herritar ikertuko ditu auzitegiak: egile material izatea leporatzen die Dignidad y Justiciak biri, eta hura agintzea beste zortziei.

Mikel Albisu, artxiboko irudi batean. MAIALEN ANDRES / FOKU
2022ko apirilaren 12a
13:14
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Alejandro Abascal epaileak berriz ikertuko du ETAk 2003ko maiatzean Zangozan (Nafarroa) eginiko atentatu bat. Dignidad y Justicia elkartearen eskaerei men eginez, tramiterako onartu du hamar euskal herritarren aurkako salaketa bat. Akusazioak Garikoitz Arruarte eta Gorka Loran jo ditu ekintzaren egile materialtzat; Ibon Fernandez, Gorka Palacios, Garikoitz Aspiazu, Aitzol Iriondo, Iñaki Esparza, Mikel Albizu, Ramon Sagarzazu eta Marixol Iparragirreri, berriz, atentatua agindu izana leporatzen diete, une hartan ETAren zuzendaritzaren parte zirelakoan.

Dignidad y Justiciaren salaketaren arabera, hemezortzi atentatuko «oldarraldi bateko» lehena izan zen Zangozakoa, ordura arteko ekintzekiko «aldaketa estrategiko baten» hasiera. Beraz, akusazioaren arabera, atentatua aurrez prestatua zuen erakunde armatuak, eta horregatik egin du ETAren une hartako zuzendaritzako kidetzat jotzen dituztenen aurka. Eskaera horrek bat egiten du azken hilabeteetan elkarteak jarri eta Auzitegi Nazionalak onartu dituen beste zenbait salaketarekin; besteak beste, Miguel Angel Blancoren eta Gregorio Ordoñezen hilketak berriz ikertzeko frogak eskatu dizkio auzitegiak Poliziari.

Arruarteren eta Loranen aurka, berriz, akusazioak argudiatu du bien «balizko parte hartzea» argudiatzeko frogak daudela. Aipatutako ekintzak maiatzaren 30etik eta abenduaren 26ra bitarte egin zituen ETAk, eta ez zen halako gehiago egin hurrengo bi hilabeteetan. Arruarte eta Loran abenduaren 26an atxilotu zituzten, Donostian eta Hernanin hurrenez hurren, bi egun lehenago Madrilen lehergailu bat jartzeaz akusatuta. Halere, Dignidad y Justicia elkarteak berak, zuzendaritzaren parte hartzea argudiatzeko, salaketan adierazi du lehergailuak banatu egin zituztela zenbait komandoren artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.