Istripua

Motozale bat hil da Bilbon, ibilgailutik erorita

Istripua atzo arratsean gertatu zen. Hildakoa 51 urteko gizonezko bat da.

Bilboko Euskalduna Zubia, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO, EFE
2022ko apirilaren 15a
11:12
Entzun

Bilboko Udaltzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, 51 urteko gizonezko bat hil zen atzo trafiko istripu baten ondorioz. Hildakoa motorrean zebilen, 20:00ak aldera, eta ibilgailutik erori zen BI-604 errepidean, Bilboko Carmelo Bernaola kalean, tunelen irteeran. Enekurira doan bidea zuen hartua.

Larrialdi zerbitzuak istripua gertatutako tokira joan ziren, arta emateko. Ordea, gizonezkoa larriki zauritua zen erorikoaren ondorioz, eta handik gutxira zendu zen.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du istripua zer-nola gertatu den argitzeko, eta, horretarako, laguntza galdegin die herritarrei. Ezbeharraren lekukoen bila ari dira, azalpen gehiago jasotze aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.