Lau gizon gazte hil dira Baionan, autoarekin istripua edukita

Goizaldean gertatu da ezbeharra, Soult Marexala etorbidean. Arbola bat jo dute.

2022ko apirilaren 16a
10:03
Entzun

Larunbat goizaldeko bostak ziren abisua larrialdi zerbitzuetara iritsi denean: auto batek arbola bat jo du. Baionako Fnac dendaren inguruan gertatu da ezbeharra, eta autoan zihoazen lau gizonezkoak hil egin dira.

Soult Marexala etorbidean, Miarritzetik Baionarako noranzkoan, palmondo bat jo du autoak. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertara joan dira. Suhiltzaileek berehala atera dituzte gorpuak. Osagileek ezin izan dute ezer egin: kolpea hartu eta berehala zendu dira hiru lagun, eta handik gutxira laugarrena.

Hildakoak lau gizon dira, 20 eta 21 urte bitartekoak. Dordoinako eskualdekoak ziren laurak, Okzitaniakoak; Baionatik 300 kilometro pasatxoradauden hiru herritakoak. Xingarraren azokaren aitzakian festa egitera etorriak ziren Baiona aldera, bertako alkateek jakinarazi dutenez. Herri txikiak izaki, ezagunak ziren gazteak.

Ikerketa zabalik da, zehazki zer gertatu den jakiteko, eta gorpuei autopsiak ere egingo dizkiete. Oraingoz, uste dute ibilgailua abiada handiegian zihoala, eta beharbada horregatik gertatu dela ezbeharra, baina ez dakite justu zer gertatu den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.