54 urteko gizon bat hil da Ibarran, auto batek harrapatuta

ONCEko saltzailea zen hildakoa. Auto batek harrapatu ditu hura eta oinezko bat.

2022ko apirilaren 16a
10:24
Entzun

Ostiral eguerdian gertatu da ezbeharra: auto batek bi oinezko harrapatu ditu Ibarran (Gipuzkoa); horietako bat hil egin da, eta bestea zaurituta dago. Ertzaintza ikertzen ari da zehazki zer gertatu den.

14:30ak aldera gertatu zen ezbeharra, ostiralean. GI-2130 errepidean, auto batek harrapatu egin ditu gurpil aulkian zihoan 54 urteko gizon bat eta oinezko bat. Larrialdi zerbitzuak bertara joan dira, baina gurpil aulkian zegoen gizona oso larri zegoen, eta handik gutxira hil da. ONCEko saltzailea zen.

Harekin batera harrapatu duten beste oinezkoa zaurituta eraman dute ospitalera. Ikerketa zabalik da, baina oraingoz ez dute datu gehiago jakinarazi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.