Osalanek enpresei gomendatu die dituzten baldintzak aztertzeko maskararen derrigortasuna kendu aurretik

Kontuan eduki beharko dute, besteak beste, aireztapena, enpresan dagoen jende kopurua, langileen arteko distantzia eta langileak zenbat denboran egongo diren bertan.

Enpresa bateko langileak maskara jantzita lanean, artxiboko irudian. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko apirilaren 20a
12:30
Entzun

Hego Euskal Herrian, gaurtik barrualdeko lekurik gehien-gehienetan ez da derrigorrezkoa maskara janztea. Lan munduan ere, oro har, ez da ezinbestekoa izango, baina enpresetako lan osasuneko prebentzio arduradunek neurriak har ditzakete. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eman du gomendioa: enpresei esan die derrigortasuna kendu aurretik ebaluatzeko ea horretarako «baldintza egokiak» dauden.

Zeri erreparatu ere zehaztu dute: aireztapenari, enpresan dagoen jende kopuruari, segurtasun distantziari eta langileak lanpostuan egongo diren denbora kopuruari. Baina baita baldintza zehatzagoei ere: egiten den jarduerari, tenperaturari, hezetasun erlatiboari eta espazio komunen —aldagelak, jangela...— erabilerari.

Aparteko gomendioa egin die zaurgarriak diren langileei: esan die maskararen «erabilera arduratsua» egiteko beste batengandik 1,5 metro baino gutxiagora denbora luzez egon behar badute, eta gomendio bera egin diete «zaurgarritasun faktoreak» dituzten irakasleei ere. Halere, Osalanek gogorarazi duenez, lan eremuan orokorrean ez da nahitaezkoa maskara erabiltzea, gaur goizean kaleratu duten dekretuan zehaztutako kasuetan izan ezik, hala nola osasun zentroetako eta garraio publikoko beharginentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.