Albistea entzun

Frantzia

Poliziak bi lagun hil ditu Parisen, agenteen auto baten aurka egiteagatik

Vert-Galant plazaren inguruetan gertatu da ezbeharra. Hirugarren lagun bat ere zauritu da. Poliziak ikerketa bat ireki du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Pont-Neuf zubitik hurbil dagoen Vert-Galant plazaren inguruetan gertatu da ezbeharra.
Pont-Neuf zubitik hurbil dagoen Vert-Galant plazaren inguruetan gertatu da ezbeharra. Tamaina handiagoan ikusi

Nagore Arin -

2022ko apirilak 25

Gutxienez bi pertsona hil dira Parisen Frantziako presidentetzarako bozen gauean, baina oraindik ez dago argi Emmanuel Macron hautagaiaren garaipenaren aurka antolatutako mobilizazioen testuinguruan hil dituen Poliziak.

Le Figaro berripaperaren arabera, aurkako noranzkoan aparkatuta zegoen auto batean ziren bi norbanakoak, Pont-Neuf zubitik hurbil dagoen Vert-Galant plazaren inguruetan. Poliziako agenteak, orduan, haiengana gerturatu ziren arma automatikoekin, eta gidariak agenteen autoaren aurka egin zuen. Hedabide horren arabera, «Poliziak berehala egin zuen tiro» une horretan.

Bi hildakoez gain, hirugarren lagun bat ere zauritu da. Poliziak ikerketa bat hasi du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Mobilizazioen erdian

Presidentetzarako bozen testuinguruan deitutako hainbat mobilizazioen erdian gertatu da ezbeharra; izan ere, atzo milaka manifestari atera ziren kalera Macronen garaipena arbuiatzera. Errepublikaren plazan, kasurako, ehunka manifestari bildu ziren lehendakarigaiaren garaipena iragarri eta berehala.

Manifestariek «Ez dago faxistentzako kuartelik. Ez dago faxistarik gure auzoetan» eta «Hemen gaude, Macronek nahi ez badu ere. Hemen gaude, langileen ohorearen eta mundu hobe baten alde» gisako aldarriak defendatu eta oihukatu zituzten. Zeramatzaten pankartetan ere askotariko leloak eta aldarriak irakur zitezkeen: «Eta orain, erantzuna», «Ez dira paperik gabeak bota behar diren horiek» edota «Hemen dago demokrazia erreala».

Poliziak negar gasa eta granada zorabiatzaileak erabili zituen.

Macron eta Le Pen, azkenekoz baino gertuago

Atzo, Emmanuel Macron bigarren aldiz izendatu zuten Frantziako presidente. 2017an bezala, haren eta Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiaren artean aukeratu behar zuten boto emaileek, eta, Macron gailendu bazen ere, bi hautagaien arteko aldea 2017an baino txikiagoa izan zen. Boto guztiak zenbatuta, %58,54ren babesa lortu du Macronek, eta %41,46rena Le Penek. Halaber, azken 50 urteotako abstentziorik handiena izan da: %27,67koa.

Ipar Euskal Herrian, ondo funtzionatu du gaitzik txikienaren alde egiteko hainbat eragile politikoren artean eginiko deialdiak. Frantzian, %17ko aldea atera dio Emmanuel Macron hautagaiak eskuin muturreko Marine Le Peni. Iparraldean, berriz, %31koa izan da alde hori. Zehazki, Macronek botoen %65,5 eskuratu ditu; Le Penek, berriz, botoen %35,5.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ANDREW OPILA

«Izotz urtzearen eta prezipitazio uren presioak eragin du hondamendia»

Iñaki Petxarroman

Italia iparraldean izan den ezohiko beroaren eraginez erori da Marmoladako glaziarraren zati bat, Izagirreren arabera. Uste du balitekeela Alpeetan ehunka glaziar zati arriskutsu egotea, eta tentuz jokatu behar dela.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea, atzo, Suitzan abiatu zuten diru emaileen konferentzia batean hitz egin aurretik. ©MICHAEL BUHOLZER / EFE

Luhansk galdu ostean, Zelenskik esan du ez diotela «ezeri uko egingo»

Ander Perez Zala

Putinek Errusiako armada zoriondu du, eta jakinarazi du Donetskeko borrokak areagotuko dituztela
Latinoamerikako ezkerrari erreferentzia egiten dion horma irudia, Caracasen. ©RAYNER PEÑA / EFE

Estatuaren babes bila

Gorka Berasategi Otamendi

Ezkerrera egin dute Latinoamerikako hainbat gobernuk beren herrialdeetako azken bozetan. Adituen ustez, mende hasieran izan zen aldaketa politikoaren bigarren oldea iritsi da.

Polizia Highland Parken (Illins, AEB), tiroketa izan den ingurua miatzen. ©TANNEN MAURY, EF

Gutxienez sei lagun hil dira AEBetako tiroketa batean, Independentzia Egunaren ospakizunetan

Gorka Berasategi Otamendi

Erasoa Illinois estatuko Highland Parken gertatu da, uztailaren 4ko desfile batean. Lehen informazioen arabera, dozenaka lagun ospitaleratu dituzte zaurituta.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.