Ezbeharra

Motorzale bat hilda topatu dute Zubietan, sakan baten hondoan

Foruzaingoa atzotik zebilen hildakoaren bila, eta gaur goizean aurkitu dute. Hondarribikoa zen, eta 48 urte zituen.

NA-170 errepidea, Zubietatik (Nafarroa) gertu. BERRIA
2022ko apirilaren 27a
08:15
Entzun

Foruzaingoak Zubietan (Nafarroa) topatu du atzo arratsaldetik bila zebilen motorzalea. Jakinarazi dutenez, Hondarribikoa zen (Gipuzkoa), eta 48 urte zituen. 17:00etatik zegoen desagertuta, eta sakan baten hondoan aurkitu dute, NA-170 errepidean. Arratsaldean motorrean ibiltzera irten zen, eta, itzultzen ez zela ikusita, haren familiak 23:00 aldera salatu zuen desagerpena. Dirudienez, errepidetik atera zen gidaria; Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.