HILBERRIA

Mariano Gomez intsumiso eta aktibista hil da

Intsumisoen mugimenduan aitzindaria izan zen, eta hainbat herri mugimendutan ere parte hartu zuen. Minbiziak jota zendu da, 54 urte zituela

Mariano Gomez, Alternatibak zabaldutako argazki batean. ALTERNATIBA
2022ko apirilaren 30a
16:08
Entzun

Gaur zendu da Mariano Gomez, intsumisoen mugimenduan erreferentea eta beste hainbat arlotako aktibista, 54 urte zituela, minbiziaren ondorioz. Barakaldarra zen Gomez, eta bera izan zen 90. hamarkadan intsumiso izateagatik herri horretan kartzelaratu zuten lehena. Beste hainbat borrokatan ere parte hartu zuen; besteak beste, euskararen aldeko mugimenduetan aritua zen, eta hain zuzen, berak eraman zuen aurtengo Korrikako lekukoa Barakaldon.

Alternatibako militantea ere bazen, eta alderdiak komunikatu batean azaldu du lekukoa eramatea «pauso bat gehiago» baino ez zela izan Gomezek euskararen alde egin zuen borrokan, eta beste hainbat arlotan egin zuen lana azpimarratu nahi izan dute: «Euskal eskola publikoaren aldeko borrokan, lan eskubideen defentsan, justizia sozialean, edo armarik gabeko mundu baten aldarrikapenaren alde lan egin zuen». Esan duenez, beti «behetik eta ezkerretik» hartu zuen parte Gomezek mugimendu sozial eta politikoetan: «Asko zor diogu; Alternatibako oinarriak, eta horrenbestez EH Bildurenak, jartzen lagundu zuen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.