Harry Potter

Bazterrik bazter, Hogwartseko uniformea soinean

23 urteko gazte ingeles batek Harry Poterren filmetako irudiak grabatu diren hainbat toki bisitatu ditu mozorroturik. Bideo batean bildu ditu ikusitakoak.

Melissa Maddocken bideo irudietako bat. BERRIA
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko maiatzaren 2a
13:21
Entzun

Milurtekoa hasi berritan gorpuztu zuten lehenbiziko aldiz Harry Potter zineman; 2001ean estreinatu zuten Harry Potter eta sorgin harria filma, zortziren aurrenekoa. Hamar urte geroago etorri zen azkena, 2011n, Harry Potter eta herioaren erlikiak: 2. zatia. Haren ondotik, joan dira 11 urte, kaleratu beste hamaika film eta telesail, baina ez da indargabetu azti betaurrekodunaren sorginkeria. Horren adibide, zale britainiar batek berriki egindakoa: Harry Potterren filmak grabatu diren toki ospetsuenak bisitatu ditu, mozorroturik, eta iruditan bildu.

Melissa Maddock du izena, 23 urte ditu, eta tenis ikaslea da Manchesterren (Erresuma Batua). Harry Potterren liburu eta filmenganako interesak erakarrita, munduko zenbait herrialdetan izan da gaztea, eszena adierazgarrienetako batzuen kokaleku izan diren tokien bila.

Eskoziako Lur Garaietan eta Galesen izan da, esaterako. Hogwarts magia eta aztikeria eskolako uniformea jantzita egin ditu bidaiok, makila magikoa eta bideo kamera eskuan. Sare sozialen bidez zabaldu ditu irudiak, eta oihartzuna izan dute, zaleen artean batik bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.