Musika

Delirium Tremens, Vulk, Odei eta Merina Gris EHZ jaialdiaren programaziora batu dira

Festibala uztailaren 1etik 3ra arte egingo dute Irisarrin (Nafarroa Beherea). Bulego eta Joseba Tapia ere izango dira bertan.

Delirium Tremens hirukotea, Bilboko Kafe Antzokian itzulera diskoa eta kontzertua aurkezten. ENDIKA PORTILLO, FOKU
Berria
2022ko maiatzaren 4a
11:14
Entzun

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak osatu du bere 26. aldiko programazioa. Gaur iragarri du musika festibalean izango dira hainbat bakarlariren eta talderen izenak: Delirium Tremens, Vulk, Odei, Merina Gris, Bulego eta Joseba Tapia.

Aurretik jakinarazi zutenez, festibalean Niko Etxart eta Hapa Hapa, Fizt & Furiuz, Ibil Bedi, Ezpalak, Calling Marian, Amorante eta Gaitistaneko Orkestra ere izango dira. Antolatzaileek iragarri dute, bestalde, Kokoko! taldeak ez duela azkenean EHZn parte hartuko.

Sarrerak aurrez erosi ahal dira dagoeneko. Maiatzaren 25era arte, 45 euroren truke eskuratu ahalko dira tiketak, festibalaren webgunean. Jaialdian bertan, 55 euroko prezioa izango dute bonuek.

Aauzolanean egiten den ekitaldia den aldetik, laguntzaile gisa parte hartzeko aukera dagoela gogorarazi dute.antolatzaileek. Hain zuzen ere, 400 laguntzaile behar dituztela adierazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.