Albistea entzun

Industria

Siemens Gamesak 780 milioi euro galdu ditu azken sei hilabeteetan

Kontseilari delegatuak berretsi egin du egoitza nagusian Zamudion mantenduko dutela, eta operazio zuzendaria Madrilen kokatzea erabaki logistikoa baino ez dela.

Siemens Gamesaren sorgailu eoliko txiki bat.
Siemens Gamesaren sorgailu eoliko txiki bat. Luis TEjido / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2022ko maiatzak 5

Siemens Gamesak 780 milioi euroren galerak izan ditu azken seihileko fiskalean (2021eko urritik 2022ko martxora). Iazko epe berean 54 milioiren galerak izan zituen, eta kopuruen okertze handi hori integrazio gastuei, amortizazioei eta lur gaineko hainbat parke eoliko egitasmok (onshore) izandako atzerapenari egotzi die. Zuzendaritzak ohar bidez azaldu duenez, konpainiak dagoeneko hartu ditu laster izan ditzakeen zailtasunak konpontzeko erabakiak.

Datu orokorrei erreparatuz gero, multzoak 2.177 milioi euroren salmentak egin zituen, iaz baino %7 gutxiago. Zerbitzuen sektoreak, bere aldetik, %13ko beherakada izan zuen, eta haize erroten salmentak, %19koa. Azken eremu horretan, deigarria da lur gaineko haize erroten salmentan izandako beherakada (%43).

Egoera zaila dela ikusita zuzendaritzak enpresa zatitu eta saldu nahi duela zabaldu da. Horren aurre egiteko, Jochen Eickholt kontseilari delegatuak berretsi egin du egoitza nagusiak Zamudion (Bizkaia) jarraituko duela, eta operazio zuzendaria Madrilen kokatu izana erabaki logistikoa baino ez dela, «ikusgarritasun» handiago bat lortu nahian harturikoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mercedeseko langileek bi pankarta eraman zituzten manifestazioan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Gasteizko Mercedesen hirugarrenez eten dute ekoizpena ekain honetan

Aitor Biain

Sindikatu guztiek elkarrekin egin dute grebarako deialdia bigarrenez, eta erantzun handia izan du. Negoziazioei berrekiteko eskatu diote zuzendaritzari. Jaurlaritzak uste du egoera kezkagarria dela

Ogasunek nekez berreskuratzen duten zorra

Iker Aranburu

Zordun handiek 1.170 milioi euro zor dizkiete ogasunei, iazkoaren pare. Handienak porrot egindako enpresak dira, eta ez dute ordaintzen
Javier Kortajarena Labora Kutxako Lurralde zuzendaria, Ibon Urgoiti, Laboral Kutxako Negozio Garapeneko zuzendaria eta Joseba Madariaga Ikerketa Departamentuko zuzendaria ©Iñigo Uriz / Foku

Hegoaldeko ekonomia %3,6 haztea espero du Laboral Kutxak

Joxerra Senar

Pandemian galdutakoa ia berreskuratu egin dela azaldu du Madariagak. Inflazioak eta hornidura arazoek jarduera ekonomikoa are gehiago geldotu dezakete
 

Tubos Reunidos enpresako behargin bat, tutuak sailkatzen. ©Tubos Reunidos

Tubos Reunidosen salmentak %125 handitu dira maiatzera arte

Julen Otaegi Leonet

220 milioi euroren salmentekin, bost hilabetetan iazko fakturazio ia osoa (243 milioi) berdindu du. 2023. urtean emaitza garbi positiboranzko «dinamikan sartzea» espero du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...