Industria

Siemens Gamesak 780 milioi euro galdu ditu azken sei hilabeteetan

Kontseilari delegatuak berretsi egin du egoitza nagusian Zamudion mantenduko dutela, eta operazio zuzendaria Madrilen kokatzea erabaki logistikoa baino ez dela.

Siemens Gamesaren sorgailu eoliko txiki bat. LUIS TEJIDO  / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2022ko maiatzaren 5a
16:19
Entzun

Siemens Gamesak 780 milioi euroren galerak izan ditu azken seihileko fiskalean (2021eko urritik 2022ko martxora). Iazko epe berean 54 milioiren galerak izan zituen, eta kopuruen okertze handi hori integrazio gastuei, amortizazioei eta lur gaineko hainbat parke eoliko egitasmok (onshore) izandako atzerapenari egotzi die. Zuzendaritzak ohar bidez azaldu duenez, konpainiak dagoeneko hartu ditu laster izan ditzakeen zailtasunak konpontzeko erabakiak.

Datu orokorrei erreparatuz gero, multzoak 2.177 milioi euroren salmentak egin zituen, iaz baino %7 gutxiago. Zerbitzuen sektoreak, bere aldetik, %13ko beherakada izan zuen, eta haize erroten salmentak, %19koa. Azken eremu horretan, deigarria da lur gaineko haize erroten salmentan izandako beherakada (%43).

Egoera zaila dela ikusita zuzendaritzak enpresa zatitu eta saldu nahi duela zabaldu da. Horren aurre egiteko, Jochen Eickholt kontseilari delegatuak berretsi egin du egoitza nagusiak Zamudion (Bizkaia) jarraituko duela, eta operazio zuzendaria Madrilen kokatu izana erabaki logistikoa baino ez dela, «ikusgarritasun» handiago bat lortu nahian harturikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.