Italiako Giroa

Cavendishek irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa

Britainiarra izan da azkarrena sprintean erabaki den lehen etapa honetan, Arnaud Demareren eta Fernando Gaviriaren aurretik. Cavendishek Giroan irabazi duen hamaseigarren etapa da.

Cavendish, gaur, garaipena ospatzen, Balatonfureden (Hungaria). TAMAS VASVARI / EFE
2022ko maiatzaren 8a
18:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Mark Cavendish (Quick Step) ez da irabazteaz aspertzen: britainiarrak bere ibilbideko 160. garaipena poltsikoratu du gaur, Balatonfureden (Hungaria); itzuli handietan lortu duen 53.a da, eta Giroan lortu duen hamaseigarrena. 2013. urtetik ez zuen irabazi Italiako lasterketan.

Dotore irabazi du, gainera: Italiako Giroko hirugarren etapa izan da esprintean erabaki den lehenengoa, eta lehen lerroan sartu dira Cavendish bera, Arnaud Demare (FDJ), Fernando Gaviria (UAD) eta Biniam Ghirmay (IWG). Guirmay beste hiruren atzean itxita geratu da. Cavendish izan da aurrea hartzen lehenengoa, eta maisuki eutsi dio postuari amaierara arte.

Gainontzean ezer gutxi gertatu da etapan, eta Mathieu van der Poelek (Alpecin) arazorik gabe eutsi dio liderraren maillotari. Bihar atseden eguna izango dute txirrindulariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.