Buruz Buruko Txapelketa

Unai Lasok jokatu egingo du larunbatean Jokin Altunaren aurka

Baikoko aurrelariari sendatu egin zaio eskuin sorbaldan zuen lesioa, eta buruz buruko finalerdia jokatuko du larunbatean, Bilbon.

Laso eta Altuna pilota aukeraketaren ostean, gaur, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Julen Etxeberria.
2022ko maiatzaren 10a
11:50
Entzun

Unai Lasok jokatu egingo du Jokin Altunaren aurkako Buruz Buruko Txapelketako lehen finalerdia, larunbatean, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan (17:15, ETB1). Lasori sendatu egin zaio eskuin sorbaldan zuen lesioa. Horregatik egin zion uko final-laurdenetako ligaxkako azken partida jokatzeari: Beñat Rezustaren aurka zen aritzekoa, joan den ostiralean, Baños de Rio Tobian (Espainia). Ezer gutxi zegoen jokoan neurketa horretan, Lasok ziurtatuta baitzuen B multzoko lehen postua, eta Rezustak jada ez baitzuen aukerarik finalerdietarako sailkatzeko.

Baikoko aurrelariak proba egin du gaur goizean, Miribillan, pilota aukeraketaren aurretik, eta proba balekoa izan da.

Rezustaren aurka jokatzeari uko egin aurretik, Lasok hiru partida jokatu zituen txapelketan, eta hirurak irabazi zituen: final-zortzirenetan, 22-13 Jon Ander Peñaren aurka; final-laurdenetako ligaxkako aurreneko partidan, 22-10 Iñaki Artolaren kontra; eta bigarrengoan, 22-5 Erik Jakaren aurka.

Lasok bezala, Altuna III.ak ere partida bat utzi du jokatu gabe; ligaxkako bigarrena, Joseba Ezkurdiaren aurkakoa, mina baitzuen ezker eskuan; aurretik, 22-19 irabazi zion Dario Gomezi, eta lehiara itzulitakoan, 22-5 Jose Javier Zabaletari. Garaipen horri esker sailkatu zen finalerdietarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.