Albistea entzun

ERRUGBIA

Gernika, jaistetik gertuago

Espainiako Errugbi Federazioko Lehiaketa Batzordeak atzera bota du Bizkaiko taldeak aurkeztutako helegitea, denboraz kanpo egin zuela argudiatuta

Gernikaren eta Ordiziaren arteko derbia.
Gernikaren eta Ordiziaren arteko derbia. Monika del Valle / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Julen Etxeberria -

2022ko maiatzak 10 15:51

Gaur-gaurkoz, Gernika Espainiako Ohorezko B Mailan ariko da datorren denboraldian, Espainiako Errugbi Federazioko Lehiaketa Batzordeak atzera bota baitu Bizkaiko taldeak jarritako helegitea.

Alcobendas zigortzeko eskatu zuen Gernikak, jokalari bati fitxa egiteko orduan Espainiako taldeak araua urratu zuela argudiatuta. Lehiaketa Batzordeak onartu egin du Alcobendasek araua urratu zuela, baina Gernikak helegitea denboraz kanpo egin zuela arrazoitu du erabakia ez aldatzeko. Erabakiak haserrea eragin du Bizkaiko taldeko ordezkarien artean, eta, horregatik, aztertzen ari dira ea Apelazio Batzordera jo edo ez.

Gernika ez da bulegoko kontuetan nahastuta dagoen euskal talde bakarra. Getxok helegitea aurkeztu du Lehiaketa Batzordean, igoera kanporaketako finalerdietako joaneko partidan Belenos Avilesko (Espainia) taldeak jokalari bat zelairatzean araua urratu zuela argudiatuta. Getxok galdu egin zituen kanporaketako bi partidak, eta, horren ondorioz, Espainiako Ohorezko Mailara igotzeko aukerarik gabe geratu zen.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©ICON SPORT

«Ezin da esan etxetik kanpoko partidetan ondo aritu ez garenik»

Iñaki Berastegi

Baionan lehen sasoia du Facundo Boschek. Uste du taldeak «espero baino hobeki» hasi duela denboraldia. Lyonen aurka jokatuko dute etzi (17:00), Jean Daugerren. Aurkari indartsua da Frantziako taldea.
Stephanie Frappart epailea. ©Juanjo Martin / Efe

Hiru emakumek zuzenduko dute gaur Alemania-Costa Rica partida

Ainara Arratibel Gascon

Stephanie Frappart izango da epaile nagusia, eta Neuza Back eta Karen Diaz marrazainak. Lehen aldia da emakumezko batek gizonezkoen Munduko Kopako partida bat zuzentzen duela.

<em>Crypto.com</em> eta Budweiser enpresen publizitatea, Ingalaterraren eta Galesen arteko partidan. ©GEORGI LICOVSK / EFE

Babestua dago Munduko Kopa

Ainara Arratibel Gascon

Qatarren, debekatua dute edari alkoholdunak saltzea eta kriptodirua erabiltzea, baina Munduko Koparen babesle dira, besteak beste, sektore horretan ari diren hainbat enpresa eta marka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...