Albistea entzun

Ibilaldia

Hamaika kontzertu, dantza emanaldi eta tailer prestatu dituzte Bilboko Ibilaldirako

Bilboko Abusu ikastolak antolatu du, eta maiatzaren 29an ospatuko da, ‘Erro, harri, har’ leloarekin

Gaur goizean egin dute aurkezpena Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan
Gaur goizean egin dute aurkezpena Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan Aritz Loiola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Javi West Larrañaga -

2022ko maiatzak 11

Guztira 4,2 kilometro eta lau gune izango ditu Bizkaiko ikastolen 40. jaiak. Seigarrenez egingo da Bilbon, eta hirugarrenez antolatuko du Abusu ikastolak. Antolatzaileek adierazi dutenez, «herritarra, parekidea eta parte hartzailea» den egitarau bat landu dute. Itziarren Semeak, Afrika Bibang, STR eta Kai Nakai izango dira eguneko kontzertuetako batzuk, eta Aiko, Bolintxu dantza taldea eta Disko Txantxa dantzaren arloko ikuskizun eta tailerrak. Umeentzat ipuin kontalaria, magoa eta zirku tailerra ere egongo dira, besteak beste, eta arratsaldean, Go!azen.

Abusuko ikastola 1977an sortu zen, eta bi bider antolatu du Ibilaldia orain arte. Gaur egun, 700 ikasletik gora dauzka ikastolak, eta 500 familiak eta 60 langilek osatzen dute kooperatiba elkartea. Hainbat gauza adierazi nahi izan dituzte leloarekin. Erro «sustraiak zaintzen» ari direlako, harri «harria bezain gogor jardungo dutelako» euskararen eta ikastolen alde, eta har, «harrera herria» izan nahi dutelako, «herrian zein kanpoan jaiotakoei zabalik».

Onintza Enbeita bertsolari muxikarrak sortu du aurtengo Ibilaldiaren abestia, eta bideoklipean «euskal hezkuntzako eredu kooperatiboa» goraipatu nahi izan dutela adierazi dute, ikasleei eta gurasoei protagonismoa emanez. Revolta Permanenteko eta STRko Iker Villak, La Basuk eta Afrika Bibangek abestu dute kanta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ertzaintzaren auto bat, artxiboko irudi batean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Santurtzin hilik topatutako adingabe baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Jon O. Urain

Ostiralean zerraldo topatu zuten senideek. Ertzaintzak baieztatu du gorpuak kolpeak zituela eta litekeena dela horien ondorioz hil izana
 ©Andoni Lubaki / Foku

Suak zerua ilundu zuenekoa

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Suteek hagitz gogor jo dute Nafarroa, eta 14.500 hektarea inguru utzi dituzte kiskalita. San Martin Unx da suak inguratutako herrietako bat. Etxerik ez dute galdu, baina izua bazter uztea ez da erraza izaten ari herriko biztanleentzat. Suhiltzaileek, berriz, baliabiderik eza salatu dute.

Eva Isturiz, Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendaria, Iruñeko Sarasate pasealekuan. ©Idoia Zabaleta, FOKU

«Sexu erasoetan, biktimak bere buruari egotzi ohi dio errua»

Uxue Rey Gorraiz - Nafarroako Hitza

Festetako sexu erasoen kontrako aurtengo kanpaina aurkeztu du berriki Nafarroako Berdintasun Institutuak, Berridatz ditzagun jaiak lelopean. Erasoen gaineko aurreiritziak hautsi beharra nabarmendu du erakunde horretako zuzendari Eva Isturizek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...