Lan istripua

Behargin bat hil da Aramaion, atzo izandako lan istripu baten ondorioz

Oñatiko 53 urteko langilea Aramaioko etxe bateko bigarren pisutik erori zen atzo, eskailera batera igota lanean ari zela.

Lan istripu batenaurkako elkarretaratzea. IÑIGO URIZ / FOKU
xabier martin
2022ko maiatzaren 12a
20:35
Entzun

Atzo goizeko hamaikak pasata, Oñatiko behargin batek lan istripu larria izan zuen Aramaion (Araba): Nardeaga kaleko etxe bateko fatxadan lanean ari zela, bigarren pisutik erori zen, eskailera batera igota beharrean zebilela. Minutu gutxira jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisua, eta larrialdi zerbitzuak istripuaren lekura joan ziren. Ia ordubetez izan ziren gertaeraren tokian han zauritutako langilea artatzen, eta, egonkortu zutenean, Gasteizeko Santiago ospitalera eraman zuten.

Baina 53 urteko langileak zauri larriak zituen; lekukoen arabera, buruan kolpe gogorra hartu baitzuen. Goiena-kjakinarazi duenez, gaur arratsaldean zendu da, Gasteizko erietxean. Aurten beharrean hil den 27. langilea litzateke Aramaioko lan istripuan zendutakoa, LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.