Euskal Herriko Itzulia

Bigarrena ere Volleringek irabazi du

Herbehereetako txirrindulariak garaipena eskuratu du Mallabian, Itzuliko bigarren etapan, eta sendotu egin du lehen postua sailkapen nagusian. Bihar, hirugarren eta azken etapa.

jarraia213400.jpg
Aitor Manterola Garate.
2022ko maiatzaren 14a
13:40
Entzun

Atzo indartsuena zela batere lotsarik gabe onartu zuen Demi Volleringek (SDW), eta ez zebilen gaizki edo harrokeriaz egoera puzten. Gaur ere irabazi egin baitu. Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa ere bereganatu egin du Herbehereetako txirrindulariak. Mallabian hasi eta bertan bukatu, 117 kilometro oinetan, eta azkeneko aldapan indartsuena bera dela erakutsi du. Sailkapen nagusian, sendotu egin du lehen postua: 22 segundora utzi du Pauliena Rooijakkers (Canyion) eta 42ra Kristen Faulkner (BEX). BIhar amaituko da lasterkera, Donostia-Donostia etaparekin.

Ikusi gehiago:Julian Erasok barkamena eskatu du bere adierazpenengatik

Ibilbide gogorrari hortzak erakutsi dizkio Volleringek. Nongoa den garbi azalduz. Izan ere, defentsarik onena erasoa izaten da Herbehereetako ziklistentzat, eta horixe egin du liderrak. Karabietan gora astindu du mehe zetorren tropela, eta entresaka egin du onenen artean. Behin baino gehiagotan saiatu da ihesean, baina ez diote utzi bakarrik joaten. Jakin egin behar berak ere ahal duen guztia egin duen bakarrik joateko, edo indarrak neurtzen joan den. Erakusten ari baita beste guztiak baino kosta pare bat gorago dagoela.

Kontuak kontu, bost ziklistaren artean jokatu dute etapa: Vollering bera, Rooijakkers, Marta Cavalli (FDJ), Baril (VTS, Euskal Herrian bizi den Kanadakoa) eta Juliette Labous (DSM). Atzeko taldea 17 segundora sartu da. Hor izan ez dena Ane Santesteban. Ez baita atera etapan, osasun arazoekin. Atzo ez zuen ondo amaitu Bastidan, eta ez irtetea erabaki du. «Osasuna da lehendabizikoa, eta sendatzeko garaia da orain», jarri du sare sozialetan Errenteriakoak.

Volleringek ere hitz egin du, helmuga pasatu eta gero. «Egun zoragarria izan da, eta atzo baino hobea. Indartsu sentitu naiz etapa guztian, eta asko saiatu naiz ihesean. Konfiantzaz nabil. Amaiera asko gustatu zait». Ez da ezkutatu Itzulia irabazteko hautagai nagusia dela galdetu zaionean: «Dena daukat alde irabazteko, eta espero dut horrela izatea».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.