Txirrindularitza

Julian Erasok barkamena eskatu du bere adierazpenengatik

Emakumeen kirola gutxiesteagatik bere adierazpenek sortu duten zalapartaren ondoren, bere hitzak zuzendu behar izan ditu OCETAko zuzendari nagusiak.

Julia Eraso, iaz, gizonezkoen Itzuliaren aurkezpenean. LUIS TEJIDO, EFE
jon ordonez garmendia
2022ko maiatzaren 14a
08:13
Entzun

Julian Eraso Euskal Herriko Itzuliko antolatzaileak barkamena eskatu du, irrati batean emakumezkoen kirola «moda bat» dela eta emakumezkoen Itzulia behartuta antolatu dutela esan ondoren: «berdintasunagatik, kontakatiluengatik... jende guztiak dio emakumezkoen kirolagatik gauzak egin behar direla...». Haserrea eragin zuten bere hitzek atzo, eta emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliaren lehen etaparen amaieran atsekabetuta agertu zen Eraso Euskal Telebistaren kameren aurrean, bere adierazpenek izan zuten oihartzunagatik: «Nik benetan sentitzen dut, eta jende guztiari barkamena eskatzen diot, jende arruntari eta erakundeei». Ondoren lasterketaren antolatzaileen ibilbidean emakumezkoen kirola «beti» bultzatu dutela esan du, bai Euskal Bizikleta bezala, Debabarrenan eta OCETA bezala. «Erabat alde egon gara beti».

Ikusi gehiago:Oihana Elduaien Uranga: 'Beste itzulia'

Atzo hasi zen Euskal Herriko Itzulia, Bastidan. Txirrindulariek ere haserre ziren atzo irteeran. Leire Olaberria Euskal Telebistan hala mintzatu zen: «Errealitate bat da txirrindularitzak hartu duen indarra eta dimentsioa. Talentu izugarria dute eta munduari erakutsi nahi diote. Ez dute behar inor inguruan euren gurpila zulatzeko». Atzotik igandera jokatuko da emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia. Demi Volleringek (SD Worx) irabazi zuen lehen etapa, Bastidan, eta sailkapen nagusiko buruan da. Lasterketa irabazteko hautagaietako bat dela erakutsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.