Indarkeria matxista
Gizonezko bat atxilotu dute Ortuellan, sexu eraso bat egitea leporatuta
Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan Ortuellan, eta festagunean izan da erasoa. Bertan atzeman dute erasotzailea.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur goizaldean gizonezko bat atxilotu dute Ortuellan (Bizkaia), emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan Ortuellan, eta festagunean izan da erasoa.
112 SOS Deiak zerbitzuak 02:00ak aldera jaso du abisu bat, emakume batek festagunean sexu erasoa jasan duela salatuz. Bertara joan da Ertzaintza, eta erasotzailea bilatzeari ekin dio, Udaltzaingoarekin batera. Festagunean topatu dute gizonezkoa: identifikatu eta atxilotu egin dute, sexu erasoa egotzita. Ertzaintzaren komisaldegian dago gizonezkoa, eta datozen orduetan epailearen aurrera eramango dute.
Ortuellako Udalak erasoa salatu du ohar batean, eta elkarretaratze batera deitu du gaurko, 18:00etan, Otxartaga plazan.

Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.