Albistea entzun

Bertsolaritza

Unai Andak irabazi du Arabako azken final laurdena

Aramaion jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken final laurdena, eta erabakita gelditu dira finalerdiak. Hendaian jokatu da, bestalde, II. Señora sariketa eta Aner Euzkitze eta Amaia Iturriotz izan dira lehen bi finalistak.

2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdeneko saioa, gaur, Aramaion.
2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdeneko saioa, gaur, Aramaion. Arabako Bertsolari Txapelketa Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko maiatzak 14

Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken final laurdena izan da gaur arratsaldean Aramaioko kultur etxean, eta, kantuan aritu diren sei bertsolarien artetik, Unai Andak lortu ditu puntu gehien: 241,5. Hala geratu da gainontzekoen sailkapena: Andere Arriolabengoa (234), Oihane Perea (232,5), Felipe Zelaieta (227), Manuel Bendala (213) eta Asier Rubio (203,5). Gai jartzaile lanetan, ostera, Aintzane Irazustak jardun du.

Aurretik jokatutako beste bi final laurdenetan, Asier Otamendi eta Manex Agirre nagusitu ziren, eta, gaurkoarekin bigarren fasea itxita, argituta geratu da jada finalerdietarako zeintzuk sailkatu diren. Hurrengo saioa, Araiako Andra Mari aretoan izango da, 17:30ean hasita.

Señora txapelketa Hendaian

Ordu bertsuan jokatu da, bestalde, II. Señora sariketa. Hendaiako (Lapurdi) Enbata gaztetxean egin dute lehen kanporaketa, eta Aner Euzkitze eta Amaia Iturriotzek eskuratu dute finalerako pasea. Emakume eta identitate ez hegemonikoen ikusgaitasuna helburu duen txapelketa da, eta Laudion (Araba) egingo dute bigarren kanporaketa datorren larunbatean, Aiaraldeko Faktorian. Finala, berriz, ekainaren 4an izango da, Leitzan (Nafarroa).

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Neomak taldearen zuzenekoa ikusteko jende ilara luzea egin zen Plateruena kanpoaldean atzo arratsaldean, Durangoko Azokaren bigarren egunean. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Plaza eta euskarri bete doinu

Ainhoa Sarasola

Zuzenekoak itzuli dira Durangoko Azokara, aurten Plateruenan. Landakon, Musikaren Plazak bildu ditu diskoetxeak eta musikariak. Diskoa nagusi den arren, euskarri digitalak gero eta ugariago dira
Xabier Eizagirre, Iratxe Retolaza eta Hedoi Etxarte, atzo, Landako guneko Talaia aretoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Liburugintza diglosiko bat

Itziar Ugarte Irizar

Euskaraz argitaratzen diren liburuen datuak aletu dituzte Xabier Eizagirrek, Iratxe Retolazak eta Hedoi Etxartek. Kultura gutxitu baten isla direla adierazi dute.
 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Urte osoak eusten dio azoka asteari»

Andoni Imaz

Pozik hartu dute murrizketarik gabeko azoka bueltan, eta gogotsu sumatu dute ingurua ere. Inguru hori zabaltzen asmatzea daukate gakotzat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.