Liskarra

Gizon bat larri zauritu dute Baionan, borroka batean

Denera hiru pertsona zauritu dituzte, labanekin eta botilekin eginiko borroka batean.

Baionako geltokitik gertu getatu zen liskarra. BOB EDME
2022ko maiatzaren 16a
07:19
Entzun 00:00:0000:00:00

17 eta 27 urte arteko hiru gizon zauritu zituzten atzo Baionako geltokitik gertu, borroka batean. Santa Ursula kalean gertatu zen borroka, 13:00 aldera. Poliziak esan duenez, labanak eta botilak erabili dituzte liskarrean.

Ez dakite zergatik hasi zen borroka, eta Polizia ari da ikertzen beste batzuek ere partu hartu ote zuten.

Azkenean, larri zauritu zuten 27 urteko gizonezko bat, eta Baionako erietxera eraman zuten. 17 urteko gazte bat ere zauritu zuten, baina arin, eta Belharra klinikara eraman zuten suhiltzaileek. Zauri handiagoak zituen 25 urteko beste batek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.