Albistea entzun

Hilberria

Miren Jone Azurza kazetaria hil da, 92 urterekin

'Zeruko Argia' zuzendu zuen 1969 eta 1975 bitartean. Gero, 'Deia' egunkarian aritu zen lanean. 2011n Ohorezko Rikardo Arregi Saria jaso zuen, eta 2018an ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Miren Jone Azurza, artxiboko irudi batean.
Miren Jone Azurza, artxiboko irudi batean. Jon Urbe/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko maiatzak 16

Kazetaritza modernoaren aitzindarietako bat joan da: Miren Jone Azurza Aristigieta (Donostia, 1929) zendu da, kazetari gisa eginiko ibilbide profesionalagatik eta jardunagatik ezaguna. Gaur hil da, 92 urterekin. Asteazken honetan 93 urte bete behar zituen. Elixabete Garmendiak Bidegileak bilduman argitaratu zuen Azurzaren biografia.

Vida Nueva deituriko aldizkari katolikoan argitaratu zituen bere lehen idatziak. 1950eko hamarkadaren amaiera aldean, berripaper horretan kolaboratzeko proposamena egin zioten, eta bertan argitaratutako lehen artikulu horien ondoren hasi zen kazetaritza ikasten. Madrilgo Kazetaritza Eskola Ofizialeko lizentzia eskuratu zuen, eta Bilboko La Gaceta del Norte egunkarian trebatu zen.

1965ean Donostiara itzuli zen, eta 1967an Zeruko Argia hedabidean hasi zen lanean. Urtebete erredaktore gisa lan egin ondoren, 1967an zuzendari izendatu zuten. Garai horretan, iritzi artikuluak argitaratzen zituzten bereziki kazeta erlijiosoan, baina Azurza aldaketa batzuen beharraz jabetu zen. Kazeta profesionalizatu eta modernizatu egin behar zela uste zuen, eta, horretarako, kazetaritzaren genero askotarikoak landu behar zirela adierazi zuen. Aurrerapauso ugari eman zituen norabide horretan: euskaldun guztiek irakurtzeko moduko aldizkari bat egin zuten, eta kazetaritzaren hizkera garatzeko zuzentzaileen beharra ere azpimarratu zuen. 1975era arte zuzendu zuen kazeta.

1975etik 1980ra, Historia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Tartean, Deia egunkarian ere aritu zen lanean: 1977an sortu zen, eta, kultur gaiak eta udal gaiak jorratzeaz gain, iritzi zutabe bat ere idazten zuen egunero Juan Olalde izenez. Egunkari horretan zebilela erretiratu zen. Hala ere, beste hainbat hedabidetan ere egin zituen kolaborazioak urte horietan: Garaia eta Muga kazetetan, kasurako. 1990etik 1996ra, gainera, Jose Maria Setien gotzainaren prentsa bulegoan jardun zuen boluntario.

Ibilbide profesional horretan egindako lan guztiagatik, hainbat sari eta aitortza jaso ditu Miren Jone Azurza kazetariak. 2011. urtean, adibidez, Ohorezko Rikardo Arregi Saria jaso zuen, Inazio Agirrerekin batera. 2018. urtean, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Taldea. Eltziegoko dantzariak, jantzi tradizionalekin. ©BERRIA

Bost dantza ziklo bakarrean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Irailaren 7tik 11ra ospatzen dira Eltziegoko festak, eta irailaren 8an egiten dituzte Ama Birjinaren omenezko dantzak. Bost dantzaz osatutako dantza ziklo oso bat da Eltziegoko dantza. Zortzi dantzarik dantzatu ohi dute, Katximorro pertsonaia lagun dutela.

 ©GOTZON ARANBURU / FOKU

«Furgoneta bidaiariei lana erraztea da helburua»

Ane Insausti Barandiaran

Furgonetan bidaiatzen dutenek sarri «kalitate eskaseko» elikagaiak jaten dituztela uste du Alberdik. Janaria nola garraiatu eta kontserbatu azalduko du, besteak beste, tailer batean.
Erromes bat, Donejakue bidean Donostia eta Orio arteko zatia egiten. ©BERRIA

Erromesak 'Done Euri' bidean

Jakes Goikoetxea

Ez da beste Donejakue bide batzuk bezain ezaguna eta jendetsua, baina erromes askok Kostaldeko bidea aukeratzen dute, paisaiagatik eta eguraldiagatik.
Hainbat ekitaldi egingo dituzte udan Txillida Lekun. ©JON URBE / FOKU

Eguzki izpiak eskulturen artera

Miren Mujika Telleria

Txillida Lekuko udako egitarauak artea, yoga, zinema, musika eta dantza biltzen ditu. Jaialdi handien egoitza ere izango da, hala nola Jazzaldiarena eta Musika Hamabostaldiarena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...