Albistea entzun

Legebiltzarrerako bozak Frantzian

Hautagaitza eusko-katalana aurkeztuko da Vallsen parean legebiltzarrerako bozetan

EH Baiko Garbiñe Eraso eta Unitat Catalanako Enric Balaguer izanen dira hautagaiak. RPS federazioaren izenean aurkeztuko dira, atzerriko frantziarren bosgarren hautesbarrutian.

Atzerrian bizi diren frantziarren bosgarren hautesbarrutian aurkeztuko da Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohia
Atzerrian bizi diren frantziarren bosgarren hautesbarrutian aurkeztuko da Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohia CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko maiatzak 17 18:57

Ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutietan aurkeztuko direnak ez dira izanen EH Baik Frantziako Legebiltzarrerako bozetan izanen dituen hautagai bakarrak. Atzerrian bizi diren frantziarren bosgarren hautesbarrutian, EH Baiko Garbiñe Eraso eta Unitat Catalanako Enric Balaguer aurkeztuko dira, RPS Eskualde eta Herri Solidarioak, estaturik gabeko nazioetako alderdien federazioaren izenean -federazioko kide da EH Bai-. Kataluniako L'independant egunkariak jakinarazi du albistea; informazioa baieztatu, eta astea bukatzerako komunikatuko dutela iragarri du EH Baik.

Espainia, Portugal, Monako eta Andorra biltzen dira atzerrian bizi diren frantziarren bosgarren hautesbarrutian, eta jadanik ezagunak dira bertan aurkeztuko diren zenbait hautagai. Horien artean da Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohia. Emmanuel Macron Frantziako presidentea babesten duten alderdiek osatu duten koalizioaren babesarekin aurkeztuko da. Baina ez du lehia erraza izanen. Stephane Vojetta izan da hautesbarruti horretako diputatua azken legealdian, bera ere Macronen alderdiaren izenean hautatua, eta ez du onartu Vallsi lekua uztea. Frantziako presidentea babesten duten bi hautagai izanen dira parez pare ekainean.

Vallsen figuraren aitzinean hautagaitza eusko-katalana aurkezteak duen izaera sinbolikoa du nagusiki. Ikusteko dago RPSen izenean zinezko kanpainarik egiteko asmoa duten ala ez. Antolaketa dela medio, beste egutegi bat dute Frantziako Legebiltzarrerako bozetako atzerriko hautesbarrutietan: ekainaren 5etik aitzina hasiko dira bozkatzen. Bosgarren hautesbarrutian 120.708 hauteslek bozka dezakete.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskal herritarrek 154 gailur piztuko dituzte Pirinioetako Bidean

Euskal herritarrek 154 gailur piztuko dituzte Pirinioetako Bidean

Jon O. Urain

Pirinioetako hirurehun gailur baino gehiago argiztatuko dituzte bihar, Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren alde. Zuzeneko saio bat ere prestatu dute, eta Berria.eus-en ikusgai egongo da: 21:00etatik 22:30era izango da.

Juana Balmaseda batzordeburua, atzo, Eusko Legebiltzarrean, txostena aurkezten. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Egiari Zor fundazioak «txalotu» egin du Poliziaren 46 biktima aitortu izana

Berria

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordearen «profesionaltasuna» goratu du, eta prozesuan «konfiantza» sortzeaz mintzatu da.

 ©Aritz Loiola / Foku

«Herri gogoa berpizteko ekimen bat izango da»

Iosu Alberdi

Gure Esku-k eta Kataluniako zenbait eragilek Pirinioetako 400 tontor argiztatuko dituzte larunbatean. Europari mezu bat bidali nahi diote: «Erabaki nahi dugun bi herri gara». 

Ertzain bat herenegun, Legutioko Zentro Sozialista hustu zutenean. ©David Aguilar / EFE

Karguekin aske utzi dituzte Legutioko Zentro Sozialista hustean atxilotutako bi gazteak

Berria

Ertzaintzak desordena publikoak eta erresistentzia larria egotzi dizkie atxilotuei.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...