Emakumezkoen eskubideak

Ogasun ministroa prest agertu da konpresen eta tanpoien BEZa jaisteko

Aurrekontuen proiektuan negoziatu nahi dute neurria, eta, ministroaren arabera, horrela Abortuaren Legean jaso izan balitz baino lehenago sartuko da indarrean. Negoziazioei «laster» ekitea espero du.

Maria Jesus Montero Ogasun ministroa. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
Oihane Puertas ONA
2022ko maiatzaren 18a
17:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Abortuaren legearen aurreproiektua onartu berri dute Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluan, baina bada bertan aurrera egin ez duen proposamen bat: hilekorako higiene produktuen BEZa murriztea. Aurrekontuen proiektuan, ordea, Maria Jesus Montero Ogasun ministroa produktu horien BEZaren beherapena negoziatzeko prest agertu da, eta nabarmendu du horrela abortuaren legean jaso izan balitz baino lehenago sartuko dela indarrean.

Ogasun Ministerioak bota zuen atzera, hain zuzen ere, abortuaren legearen aurreproiektuan BEZa jaisteko proposamena –%10etik %4ra jaisteko asmoa zuten–. Monteroren arabera, ez zuten onartu lege hori ez zelako zerga beherapena egiteko leku egokia, eta nabarmendu du neurria aurrekontu proiektuan adostu behar dela. Era berean, ministroak adierazi du espero duela «laster» ekitea negoziazioei.

Monterok azaldu duenez, neurria segurtasun juridikoarekin aztertzeko toki egokia aurrekontu proiektua da, eta adierazi du lehenago sartuko dela indarrean, abortuaren erreforma oraindik aurreproiektu bat delako. Izan ere, legearen aurreproiektuak organo aholku emaileetatik igaro behar du, Ministroen Kontseilura itzuli, eta, ondoren, parlamentuko tramitazioari ekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.