Albistea entzun

Armagintza

Kaxildak salatu du «gertakari larriak» bizi izan dituztela asteburuan 'La Sapa de los Aperribay' liburuaren harira

Donostiako liburu dendak salatu duenez, Ibon Aperribai SAPAko burua han izan zen larunbatean, «jarrera kondeszendiente, amorratu eta probokatzailearekin».

Erakusketa bat Kaxilda liburu dendan, artxiboko irudi batean.
Erakusketa bat Kaxilda liburu dendan, artxiboko irudi batean. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Parra - Irutxuloko Hitza -

2022ko maiatzak 23

Joan den ostiralean, Antimilitaristak EH kolektiboak La Sapa de los Aperribay. La guerra empieza aquí liburua aurkeztu zuen Donostiako Kaxilda liburu dendan, Aperribai familiak armagintzarekin duen harremanaren inguruko lana, eta, Kaxildak komunikatu baten bidez salatu duenez, «gertakari larriak» izan dituzte asteburuan horren harira. Azaldu dutenez, larunbat goizean pertsona bat liburu dendan sartu zen, eta liburuaren aurkezpeneko kartelari begira gelditu zen, zera esanez: «Hauek mafioso batzuk dira».

«Horrela hasi da Aperribai familiaren antzerki politikoa Kaxildan. Gertakaria publiko egitea erabaki dugu, lagunek gertaeren larritasuna uler dezaten eta armen fabrikatzaile familia baten larderia, mehatxu, probokazio edo normaltasun berriaren aurrean gauden epai dezaten», azaldu du Kaxildak. Komunikatuan diotenez, pertsona horrek adierazi zuen bera zela argazkikoa: «Posible al da Ibon Aperribai bera aurrean izatea?», galdegiten dio Kaxildak bere buruari. Ibon Aperribai Realeko presidente Jokin Aperribairen anaia da.

Jarraitu irakurtzen Irutxuloko Hitza-n.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zaldibarko zabortegia, artxiboko irudi batean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Zaldibarko zabortegia zigilatzeko eskatu dio Jaurlaritzak Verterri

Edurne Begiristain

Jaurlaritzak fiskaltzari jakinarazi dio Verter Recyclingek ez dituela egin behin betiko zigilatze lanak. Lege baliabideak abiatu ditu enpresak zor dizkion 28 milioi euro jasotzeko
Bidaiariak, maskara jantzita, Gasteizko tranbiara igotzen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Gaurtik aurrera ez da maskara beharko garraio publikoan Hegoaldean

Jone Bastida

Indarrean da Espainiako Ministroen Kontseiluaren agindua. Optiketan eta ortopedietan ere ez da derrigorrezkoa, baina osasun zentroetan bai
Manifestazioaren antolatzaileak, aurkezpenean. ©BERRIA

NATOren eta EBren kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon

Gotzon Hermosilla

Martxoaren 11n egingo dute, eta han «Euskal Herri antiinperialista» aldarrikatuko dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.