OSASUNA

Tximino baztangaren lehen bi kasuak baieztatu ditu Osakidetzak

Osasun Sailaren arabera, bi kutsatuek «infekzio arina» dute, eta ez dute ospitaleratzeko beharrik izan

Txagorritxuko ospitalea, Gasteizen. JON RODRIGUEZ BILBAO / FOKU
2022ko maiatzaren 25a
17:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Tximino baztangaren bi kasu baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Bi gizonezkotan atzeman dute gaitza, Araban. Osakidetzak ohar bidez azaldu duenez, biek ala biek sintoma arinak dituzte, eta ez dute ospitaleratzeko beharrik izan.

Bi kutsatuon laginak Espainiako Mikrobiologia Zentroan ikertu dituzte, eta, Jaurlaritzaren arabera, «lotura epidemiologikoa» atzeman dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo detektatutako beste kasu batzuekin. Osasun Sailak martxan du tximino baztangari aurre egiteko protokoloa, eta, oharrean azaldu duenez, «ager litezkeen kasu posibleak eta horien kontaktuak zaintzen» ari da.

Gogorarazi dute, halaber, tximino baztanga «oso gutxitan» agertzen den gaixotasuna dela, eta ohiko sintomak direla sukarra, mialgiak, adenopatiak (gongoiletako hantura) eta erupzioak eskuetan eta aurpegian, barizelaren antzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.