Tximino baztanga
Tximino baztangaren beste kasu bat atzeman dute, Gipuzkoan
Gizonezkoa da, eta ez dago larri. Orain arte hiru kasu baieztatu ditu Osakidetzak.

Tximino baztangaren hirugarren kasua atzeman du Osakidetzak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Gipuzkoako gizon bat da, eta lotura epidemiologikoa du Euskal Herritik kanpoko beste kasu batzuekin. Halere, aurreratu dute ez dagoela larri, eta etxean dagoela. Beraz, ondo bidean, Osakidetzak etxean aztertuko du haren bilakaera.
Asteazkenean baieztatu zituzten lehen bi kasuak, Araban. Gaixoak bi gizonezko dira, eta Osakidetzaren Arabako Unibertsitate Ospitalean artatu zituzten, baina, sintoma larririk ez zutenez, etxean bakartzeko agindu zieten, erietxeratzeko beharrik gabe. Osasun Sailak iragarri duenez, kasu gehiago egonez gero haien berri emango du aurrerantzean ere.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.