Albistea entzun

Memoria historikoa

Naziek deportatutako Angel Lekuonari omenaldia egin diote Busturian

Hura gogoratzeko plaka bat jarri dute, mota horretako lehena Euskal Herrian

Lekuonari egindako omenaldia.
Lekuonari egindako omenaldia. Busturialdeko Hitza Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2022ko maiatzak 28

Gogora memoriaren institutuak eta Busturiko Udalak (Bizkaia) omenaldia egin diote Angel Lekuona Beitiari, eta hura gogoratzeko plaka bat jarri dute haren jaioterrian, Busturiko Altamira auzoan. Lekuona naziek atxilotu zuten 1943an Frantzian, eta 1944an Buchenwaldeko kontzentrazio esparrura bidali zuten (Alemania). Naziek 1945eko apirilaren 9an fusilatu zuten Hradischkon (Txekia). Ekitaldia baliatu dute deportazioa pairatu zuten gainerako euskal herritarrak ere omentzeko.

Ekitaldian, stolperstein bat jarri dute Lekuonaren omenez. Stolperstein izenekoak zoruan paratzen diren galtzadarri modukoak dira, nazismoaren biktimak gogorarazteko balio duten plaka bat daukatenak. Gunter Demnig artista alemaniarrak 1992an abiarazitako proiektua da, eta orain arte 75.000 stolperstein inguru jarri dituzte Europa osoan. Busturikoa da Euskal Herrian jarri duten mota horretako lehenengo galtzadarria,

Gogora institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok gomutara ekarri du deportatuek pairatutako «sufrimendu bidegabea», eta goretsi du «egoera txarrenetan ere, bizikidetza demokratikoa eta giza eskubideen, bakearen eta askatasunaren defentsan oinarritutako gizartea eraikitzeko eta defendatzeko ahalegina».

«Memoria positiboa»

Ezenarrok «memoria `positiboa» defendatu du, «pertsonaren alderik gizatiarrena islatzen duena». Gogorarazi du orain Europa «gerra testuinguru batean» murgilduta dagoela, eta ohartarazi du bakea eta bizikidetza demokratikoa «ahulak» direla; horregatik, memoriaren garrantzia nabarmendu du, batez ere «gerra eta indarkeria ezagutu ez duten belaunaldi gazteentzat».

Lekuonaren senitartekoek eta Hradischkoko kontzentrazio esparruko biktimen memoria gordetzeko lanean ari den historialari eta ikerlari taldeak ere parte hartu dute ekitaldian. Angel Lekuonaren arreba Graciela eta Elvira Lekuonari lore sorta bana eman diete, eta galtzadarria Antonio Medinak jarri du, kontzentrazio esparru berean hildako beste deportatu baten bilobak,

Lekuonaren loba Anton Gandariasek ere hitz egin du. Esan du memoriarena dela «eraiki beharreko azken lubakia», eta beharrezkoa dela historia gogoratze, errepika ez dadin. Azaldu du Lekuonaren errautsak Pragako Strasniceko erraustegian daudela, beste bost gudariren gorpuzkiekin batera, eta han uztea hobetsi dutela: «Hala ere, Angel Lekuona etxean dago jadanik».

Gogora institutuak 2020an egindako ikerketan, 1940 eta 1945 bitartean deportatutako 253 euskal herritarren datuak agertzen dira. Horietatik 113 hil ziren, 125 bizirik irten ziren, eta ez dago informaziorik gainerako hamabostei gertatu zitzaienaren inguruan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bilboko elkarretaratzea, gaur iluntzean; dozenaka lagun bildu dira. ©Marisol Ramirez / Foku

«Nekropolitikari» egotzi diote sarraskia Euskal Herriko protestetan

Maite Asensio Lozano

Melillako biktimen senideei elkartasuna helarazi diete, dozena bat tokitan egindako mobilizazioetan.

Irungo alarde parekidea, atzo. ©JON URBE / FOKU
COVID-19aren aurkako Moderna txertoa ©Idoia Zabaleta /Foku

Omikronaren aldaera berrietara egokitutako txertoek immunitatea handitu dezaketela adierazi dute

Edurne Begiristain

Koronabirus kasuen gorakada dela-eta, toki itxietan maskara janzteko gomendioa eman du Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak.

Donostiako Udaltzaingoaren auto bat. ©JON URBE / FOKU

Donostiara bidalitako udaltzain berri ia guztiak erdaldun elebakarrak dira, LABek salatu duenez

Julen Aperribai

Sindikatuak udalari eskatu dio bere lan poltsa osatu dezala, udaltzainek bete beharreko hizkuntza eskakizunak aintzat hartuta. Egoera bera urtero errepikatzen dela ohartarazi du, baina urtetik urtera gehiago direla euskaraz ez dakiten udaltzainak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.