Errugbia

Ampo Ordiziak Ohorezko Mailako finala jokatuko du

Gipuzkoarrek ezustekoa eman dute El Salvadorren zelaian, eta 27-30 irabazi dute. Santboianaren aurka jokatuko dute finala.

Ampo Ordiziako jokalariak garaipenaren ostean, gaur, Valladoliden. BERRIA
2022ko maiatzaren 29a
15:14
Entzun

Balentria egin du Ampo Ordiziak: ligako finalerako sailkatu da, El Salvador liga erregularreko txapeldunaren zelaian irabazita (27-30). Hamar urte geroago itzuliko dira finalera gipuzkoarrak. Datorren igandean jokatuko dute, Santboianaren zelaian. Ordiziak liga irabazten duen lehen aldia litzateke.

Gaur, neurketaren zati handienean atzetik izan dira ordiziarrak, eta markagailua irauli behar izan dute. Atsedenaldian 20-13 irabazten ari zen Valladolideko taldea. Neurketaren amaieran ere aldeari eusten zioten (27-23), baina, Andell Loubserrek amaieran lortutako entseguari esker, Iñigo Marotiasek prestatutako taldea izango da finalean.

Ikusi gehiago:Iñaki Puyadena: «Nire ibilbidea biribiltzea litzateke liga irabaztea»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.