Kontsumo prezioak

Inflazioak goranzko erritmoa hartu du berriz ere

Maiatzeko inflazioaren Espainiarako datu aurreratua %8,7ra igo da.

Gasolindegi bat Sevillan (Espainia). RAUL CARO / EFE
Irune Lasa.
2022ko maiatzaren 30a
10:05
Entzun

Berriz goranzko erritmoa bizkortu dute prezioek maiatzean, Espainiarako inflazioren datu aurreratuak erakutsi duenez. Erregaiak eta elikagaiak izan dira jauziaren eragile nagusiak, eta urte arteko tasa %8,7ra eraman dute maiatzean; apirilean %8,3 zen.

Martxoan ia %10eko igoera izan zuen kontsumo prezioen indizeak; apirilean beheranzko joera hartu bazuen ere, ez du apaltzen segitu. Horrela, azken hamarkadetan izandako inflazio tasa handienak hor daude oraindik ere.

Azpiko inflazioa

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, erregaiak eta elikagai freskoak izan dira tasaren hazkundearen erantzule nagusiak, eta ez orain arte prezioen saskia garestitzen zuen argindarra.

Hala ere, energia prezioak eta elikagaiak (gai aldakorrenak) aintzat hartzen ez dituen azpiko inflazioak ere dezenteko jauzia eman du maiatzean, bost hamarren igota, %4,9raino. Datu hori ekainaren erdialdera berresten bada, Espainiak 1995. urteko urritik izandako azpiko inflaziorik handiena izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.