Albistea entzun

Haur eskolak

Nafarroako 0-3 eskoletako grebalariek Hezkuntza Departamentuaren sarrera okupatu dute

Haur eskoletako langileek greba mugagabean segitzen dute. Ikasle-hezitzaile ratioak txikitzea eta soldatak handitzea dituzte eske nagusi.

Nafarroa 0-3 Plataformaren protesta maiatzaren 19an, Iruñean.
Nafarroa 0-3 Plataformaren protesta maiatzaren 19an, Iruñean. Iñigo Uriz/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko maiatzak 30

Lanuztearen 29. eguna dute gaur Nafarroako 0-3 haur eskoletako langileek; oraingoz, ez dute iraungitze datarik zehaztu. Lan baldintza «itogarriak» salatzea dute asmo nagusi. Aldarriak ozentzeko, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren egoitzan ari dira protestan goizetik. 0-3 Plataformak deituta, egoitzaren sarrera okupatu dute dozenaka grebalarik. Horiek bota nahian ari da Foruzaingoa.

Ikusi gehiago: Salatu dute Nafarroako haur eskoletan ez dela bermatzen arta «duina»

Gaur ez ezik joan diren asteetan ere grebalariek salatu dutenez, gaur egungo baldintzetan lan egitea «sostengaezina» zaie hezitzaileei. Batik bat, gela bakoitzean izaten den umeen kopurua jaistea eta soldatak igotzea galdegiten dute. Halaber, alde ekonomikoari ere erreparatu diote zuzenean. Inbertsio ekonomikoa handitu dezala eskatu diote gobernuari, sektorea «duintzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Erabilera da orain benetan indartu behar dugun esparrua»

Arantxa Iraola

UEMA handitzen ikusi du Lazkanok han kargua hartu zuenetik, harro: gainditzear dute ehun herriren langa. Kontrara, datuek erakusten dute, eta kaleetan ere sentitzen da, hiztun komunitateen trinkotasun galera.
Aralarren elkartu ziren hainbat lagun, gasbidearen aurka. ©ARALAR ZAINDU DEZAGUN

Makinak martxan ez jartzeko

Edurne Elizondo

Aralar Zaindu Dezagun plataformak manifestaziora deitu du Lekunberrin (Nafarroa), Nedgya enpresak Aralarko Babes Bereziko Eremuan egin nahi duen gasbide proiektua salatzeko.

German Rodriguezen oroitarriko plakari eraso egin diote

Jon Ordoñez Garmendia - Ion Orzaiz

Sanferminak 78 gogoan elkarteak gogoratu du Memoria Leku dela oroitarria eta legeak agintzen duen modura jokatzeko eskatu die erakundeei.

Gurutze Gorria izurdearen gorpua uretatik ateratzen, atzo, Getariako (Gipuzkoa) Malkorbe hondartzan. ©Gipuzkoako Gurutze Gorria

Izurde bat hilda topatu dute Getarian

Berria

Bi metro inguru neurtzen zituen, eta ikertu egingo dituzte heriotzaren zergatiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...