Euskal presoak
Aitzol Maurtua aske geratu da, hogei urteko zigorra beteta
2002ko ekainaren 14an atxilotu zuten

Etxeratek jakinarazi duenez, Aitzol Maurtua Eguren euskal preso atxondarra aske utzi dute gaur goizean, Basauriko espetxean (Bizkaia). Hogei urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta osorik bete ondoren geratu da aske.
2002ko ekainaren 14an atxilotu zuten Maurtua. Hogei urte horietan Huelvako, Dueñasko eta Caceresko espetxeetan egon da.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.